EUSKAL ASTEA 2021 (AMURRIO)
ARABAKO XXVIII. AURRESKU ETA SUELTO TXAPELKETAK
Maiatzaren 1ean, San Prudentzio eta Estibalizko Andre Mariaren jaialdiak direla eta, Gasteizen, “XXVIII DANTZA SUELTOKO TXAPELKETA” eta “XXVIII AURRESKU TXAPELKETA” ospatu egin ziren, Arabako Dantzarien Biltzarrak antolatuta eta Arabako Foru Aldundiaren babesarekin. Ekitaldi horretan Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako dantzari desberdinek parte hartu zuten, honako hauek irabazleak izan zirelarik:
– 2021ko Aurresku txapelketa:
1. GORKA ETXEANDIA RODRÍGUEZ (GASTEIZ)
2. BEÑAT OLANO DUQUE (GASTEIZ)
3. IDOIA RUIZ DE APODACA AUDICANA (GASTEIZ)
– 2021ko Dantza sueltoko txapelketa:
1. LAURA BASTIDA GARATE/EKAIN UZKUDUN DORRONSORO (AZPEITIA)
2. MAREN GALVEZ GARMENDIA/GORKA GRANADO TERRONES (LEZO-SOPELA)
3. KATERIN ARTOLA TELLERIA/IKER BELINTXON LIZARAZU (OIARTZUN-LEZO)
– Arabako bikote onenaren saria:
SARA CHAVES LARRIMBE / GORKA ETXEANDIA RODRÍGUEZ (GASTEIZ)
– Janzkera onenaren saria:
SARA CHAVES LARRIMBE/GORKA ETXEANDIA RODRÍGUEZ (GASTEIZ)
ARGAZKIAK
ARGAZKIAK AFA
Arabako XXVIII. Aurresku eta Suelto Txapelketak 2021
01Prudentzio Deunaren eta Estibalizko Andre Mariaren jaiak direla eta, betiere bizi dugun pandemia egoerara egokituta, datorren maiatzaren 1ean ARABAKO XXVIII. SUELTO TXAPELKETA eta ARABAKO XXVIII. AURRESKU TXAPELKETA ospatuko dira, Arabako Dantzarien Biltzarrak antolatuta, Arabako Foru Aldundiaren laguntzaz.
Iaz ezinezkoa izan bazen ere, aurten txapelketak aurrera eraman nahiko genituzke, Covid-19ak ahalbidetzen duen neurrian.
Aurtengo edizioa, Gasteizko Iradier Arenan (Berpizkundearen plaza, 6) izango da.
Izena emateko epea zabalik egongo da martxoaren 14tik apirilaren 14ra, biak barne.
LEHIAKETA IKUSTERA ETORTZEKO GONBITAK HEMEN ESKURAGARRI: kultur BIZIA
Aurresku txapelketan izena ematea
Suelto txapelketan izena ematea
Txapelketako oianarri nagusiak