Durango Azoka ireki egin da eta abenduaren 4etatik 8ra arte han egongo gara, euskal folklore apur bat eskuratzeko aukera izan dezazuen.
Klikatu irudian estekan eta eman buelta bat gure stand-etik azokan.
Elkar ikusiko dugu!!
All posts by S/M
ARABAKO X. FANDANGO ETA ARIN ARIN KOREOGRAFIA TXAPELKETA
Araba Dantzarien Biltzarreko administrazio-batzarretik, jakinarazi nahi dizuegu, 2020ko abenduaren 12ean, ospatuko zen Arabako fandango eta arin arin koreografia X. txapelketa bertan behera gelditzen dela, “Covid-19”agatik.
EUSKAL HERRIKO DANTZARI EGUNA 2020
https://www.facebook.com/euskaldantzarienbiltzarra.edb?fref=ts
Aurten ezin dugu ospatu Euskal Herriko Dantzari Eguna (EHDE) ohi den bezala, egoera berezi honetan ezin ditugu bermatu segurtasun neurriak. Baina horrek ez du esan nahi ez dugula ospatuko.
Arabako ondoko taldeok hartuko dugu parte 2020ko EHDEan:
ADURTZA DANTZA TALDEA (GASTEIZ)
HAIZE DANTZA TALDEA (ALEGRÍA-DULANTZI)
JARE DANTZA TALDEA (GASTEIZ)
OKETA ALAI DANTZA TALDEA (ZIGOITIA)
UNTZUETA DANTZA TALDEA (LAUDIO)
Euskal Herriko eta diasporako taldeek sorturiko bideoak Euskal Dantzarien Biltzarreko (EDB) sare sozialen bidez ikustera animatu nahi zaituztegu.
EHDE 2020 ospatuko dugu!!
Eguzkilore Dantza Taldea Etxean Dantzan! #ETXEAN GERATU
XLIII. ARABAKO DANTZARI EGUNA
Aurtengo Arabako Dantzari Eguna ekainaren 6an Arabako Argantzon herrian ospatuko da.
Adin guztietako 500 dantzari inguru parte hartuko dugu.
Arabako Dantzarien Biltzarretik ekitaldian egongo diren taldeak hauek izango dira:
- Adurtza Dantza Taldea (Gasteiz)
- Aiara Dantza Taldea (Amurrio)
- Arantzabela Ikastola (Gasteiz)
- Eguzkilore Dantza Taldea (Gasteiz)
- Errekabarri Dantza Taldea(Gasteiz)
- Haize Dantza Taldea(Dulantzi)
- LaguardiaKO Dantza Taldea (Guardia)
- Ioar Dantza Taldea (Kanpezu)
- Jare Dantza Taldea (Gasteiz)
- Jeiki Dantza Taldea(Agurain)
- Oketa Alai Dantza Taldea(Zigoitia)
- Untzueta Dantza Taldea(Areta)
Egun horretako egitaraua:
- 12:15 Kalejira
- 12:30 Ekitaldia
- 18:00 Erromeria
- 20:30 Arabako Dantzari Egunaren amaiera.
Eta egingo diren dantzak:
- Agintariena
- Trinidad de Kuartango
- San petrike (x6)
- Entradillas de Arrastaria
- Sol, mi, fa, sol
- Paloteado de Villabuena, Castañuelas
- Salinas
- Zinta dantza de Pipaon
- Jota el ciego
- Gasteizko Zortzikoa (popularra)
- Txulalai (popularra)
Ekitaldia Arabako Dantzarien Biltzarrak antolatua dago eta Arabako Foru Aldundia,Vital Kutxa eta Argantzoneko Udaletxearen babesarekin.
Argantzon hurbiltzera eta gurekin batera Euskal Herriko dantzekin gozatzera animatzen zaituztegu.