Arabako Dantzari Eguna

Datorren Ekainak 12an  “XXXIX ARABAKO DANTZARI EGUNAospatuko dugu Labastidan,  ARABAKO DANTZARIEN BILTZARRA, Federación de Danzas Vascas en Álavaantolatuta,  Arabako Foru Aldundia babesle,  Labastidako Udalaren laguntzarekin eta  Caja Vitalaren Gizarte Ekintzarekin. Bertan Arabako 500 dantzari baino gehiago  ospatuko dute elkarrekin arabar folklorea. Dantza gure kulturaren adierazpen gorena da eta horrelaxe erakutsiko digute Dulantzi, Murgia, Izarra, Campezo etab.arreko dantzariek, eta Vitoria-Gasteizkoek noski.

EGITARAUA:

10.00etan dantzarien topaketa.
10.30etan kalejira.
11.00etan plaza ezberdinetan dantza emanaldiak.
17.00etan dantzaldia “Krossko”-rekin.

Olarizu Jantzi Dantza

10 urte baino gehiago dira jada Gasteiztar guztiontzat garrantzitsua den ohitura betetzen dugula federaziotik, Olarizuko erromesaldia. Dena den era berezi batean egiten dugu; dantzari guztiok elkarrekin jaia ospatuz eta noski, dantzatzen, txistua, danbolina edota trikitixaren konpainia ezin hobearekin!
Aukera hau aprobetxatu nahi dugu gure ekarpenarekin aurreko belaunaldien janzkerak antzeratzeko, horrela lortu ahal izango dugu aspaldiko giro paregabea, musika entzutean ohitura eta dantza bateratzeko: JANTZI DANTZA!

EGITARAUA
18:00. Dantzatzera anima zaitez gurekin Olarizuko zelaian.
Programa-Olarizu-2015