Historia

ADB-def
“Alde guztietako dantzariak talde bakar batean batu dira gogo betez. Gorputzari zor diogun begirunez, desberdinak , amodioaren uztarripean bilduta, dantzak indartzea eta etxekoei zein lagunen artean beren aberastasuna jakinarazteko. Elkarte honek, bere gogoak munduan zehar hedatzeko asmoz, hegoak zabaltzeko beharra zuen, eta, da eskuetan duzuen aldizkaria. Dantzari berriok gure arbasoen ondorengoak gara, euskal aritz zaharraren izerdi berria. Denboraren poderioz gauzak alda daitezkeen arren, herriak maitasunez gordetzen dituen ohiturek betiko irauten dute. Lanean dauden gazteei, ongi etorri. Aldizkari honetan parte hartu ahal izango dute margolariek zein zientzilariek, baita folklorezaleek ere. Mendietan , basobideetan herrietan, iturri ondoan dantza egiten duten gazteek herriari ohore egiten diote. Aldizkari honek ematen duen aukera dela medio, dei egiten dizuet euskaldun guztioi.”

J.M. AROZAMENA

1970.ko abuztura joan beharra daukagu goian aipatutako J.M. Arozamena jaunaren agurra Dantzariak aldizkariaren lehenengo alean topatzeko

Aurreko urtean, 1969.ko azaroaren 29an, Gobernazio Ministerioak onartu zituen Dantzarien Elkartearen eta Euskal Dantzen taldeen Federazioaren helburuen zilegitasuna eta determinazioa, baita hauen estatutoak ere.

1969.ko ekainaren 19an, Donostian Euskal Dantzarien Biltzarraren aipatutako estatutoak idatzi ziren.
Araba, Gipuzkoa, Bizakaia eta Nafarroa bildu ziren euskal folklorea sustatzeko eta zaintzeko asmoz, batez ere herriko dantzak; bizirik dirauten euskal dantza herritarren errepertorioa argitaratzeko; ahalik eta eremu gehienetan, dauden baliabideen bitartez zabaltzea, desager daitezen ekiditzeko edo herrialde honetako alderdi artistiko hau gain behera ez etortzeko.

Azken batez, Euskalherria osoan dagoen kezka komun batek, hots, gure folklorea zaintzea, biltzea eta hedatzea, islada fisikoa izan behar zuen, eta hori dela eta sortzen da Euskal Dantzarien Biltzarra, lan hauek guztiak aurrera eramateko.

Dantzariak aldizkariaren argitalpenaren bidez, lurralde guztietan egindako emanaldien bitartez eta isilean egindako pertsona askoren lanari esker, pixkanaka pixkanaka hasiko gara lanean guztiok elkarrekin Herrialde bakoitzak Elkartean bere leku propioa izan dezan saiatuz.

Araba Dantzarien Biltzarrak, Euskal Dantzarien Biltzarreko kidea delarik, hasieratik modu eraginkor batean lan egin du, beti ere helmuga eta helburu komunak betetzeko asmoz.

Federación de Danzas Vascas de Álava