Aurresku eta Dantza Suelto Txapelketak

figuras
Urtez urte, dantzari oro zitazio bat daukate Estibalizeko Zelaietan, Arabako aurresku eta dantza sueltoko txapelketan parte hartzeko.

Txapelketa dantzarien agendan lekua hartzen joan da, eta gaur egun, Euskal Herriko txapelketa garrantzitsuenetariko bat dugu.

Antzina Euskal Herrian erabiltzen ziren jantziekin eta parte hartzaileen orden zorrotz batekin, dantzari oro aurreskua dantzatzen hoberenak direla frogatzen saiatzen dira, baina ez edozein erara, baizik eta, oso modu berezian egin behar dute: arabako aurreskua dantzatuz. Modu berean gertatzen da, txistularien eta trikitilarien musikaz, bikote guztiek erakusten dute jota bat zein ondo dantzatu daitekeen, baina guztion dakigun bezala Estibalizen dantzatzen den jota patroiari ohore ematen diona dugu, Arabakoa alegia.