HISTORIA

Aurresku izenez ezagutzen den soka-dantzak, beraz, badu halako kutsa lehiakot bat. Aurreskuak, sokaren buru den dantzariak, desafio egiten dio sokaren beste muturrean dagoen atzeskuari. Banan-banan egiten dute dantza, besteei zein trebeak diren erakusteko.

Arabako aurresku txapelketaren historiari  dagokionez hiru garai bereizten dira:

-1966an, araban aurresku txapelketa bat antolatzena bururatu zitzaion Oldarki taldeari. Ekitaldia Estibalizen izan zen, iraileko festetan. Hurrengo urtean txapelketa errepikatu zuten, leku eta garai berean. 1968an, berriz, ez zen txapelketarik izan.

-1972ko azaroan, Gaztetxu taldeak ekin zion berriz txapelketa antolatzeari, eta bi kategoria ezarri zituen: helduena eta haurrena. Iraileko festetan beharrean, maiatzeko festetan izan zen. Hurrengo urtetik aurrera, Indarra taldeak hartu zuen Txapelketaren ardura. 1982an, txapelketaren bigarren garai horretako azken edizioa antolatu zuten. Azken bi urteetan ez zuten Estibalizen egin, baizik eta Gasteizen.

-Horren ondoren, hamarkada batez ez zen txapelketarik egon. 1993an, Arabako Dantzari Biltzarrak berri antolatu zuen, eta ez da etenik egon gaur arte.