OINARRIAK

  • Talde bakoitza, gutxienez, 6 dantzariz osatuta egongo da.
  • Koreografiaren iraupena 2 eta 6 minutu bitartekoa izango da.
  • Dantzari parte-hartzaileak 14 urtetik gorakoak izan behar dute (2023. urtean beteak).
  • Lehiaketa ospatzeko 3 koreografia (3 talde) aurkeztu beharko dira gutxienez eta 10 gehienez. 10 koreografia baino gehiago aurkeztuz gero, izen-emate ordena errespetatuko da parte hartuko duten taldeak aukeratzeko. Koreografia bakarra edo pare bat soilik aurkeztuko balira, lehiaketa bertan behera geratuko litzateke.
  • Aurreko edizioetan dantzatutako koreografia bat aurkeztea debekatuta dago.
  • Musika pista bakarrean sortu beharko da, musika bakar batekin.
  • Epaimahaiak honakoak hartuko ditu kontuan:
    • Pausuak 0-15 puntu, gehiago baloratuko da pausuak fandango eta arin-arinekoak badira.
    • Erritmoa 0-10 puntu.
    • Koreografia 0-10 puntu.
    • Musika 0-5 puntu, gehiago baloratuko da fandango eta arin-arineko musika bada.
    • Janzkera 0-5 puntu, gehiago baloratuko da euskal jantzi tradizionalak erabiltzen badira.
  • Talde mixtoak izan ala ez berdin puntuatuko dira.
  • Federatutako talderen batek lehiaketan baloratua izan nahi ez badu, erakustaldiaren atalean eman beharko du izena. Erakusketa burutu ahal izateko, gutxienez talde bat egon beharko du apuntatuta, eta hori posible izango ez balitz, txapelketako parte- hartzaile guztiak fandango eta arin- arin dantzatuko dute elkarrekin.
  • Araudi osoa ez betetzeak deskalifikazioa suposatuko du.
  • Antolatzaileek oinarriak aldatzeko eskubidea dute; sarrera ukatzeko eskubideaz gain.
  • Parte hartuko duten talde guztiek oinarri hauek onartu behar dituzte.
  • Epaimahaiaren erabakia apelaezina izango da.
  • Emaitzetan berdinketa egonez gero, epaileek hartuko dute azken erabakia
  • SARIAK

1° 500,00€ irabazten duen koreografiarentzat, dantza materialetarako (jantziak, arkuak, alpargatak…).

2° 400,00€ bigarren postuan geratzen den koreografiarentzat, dantza materialetarako (jantziak, arkuak, alpargatak…).

3° 300,00€ hirugarren postuan geratzen den koreografiarentzat, dantza materialetarako (jantziak, arkuak, alpargatak…).

Irabazleek erositakoaren faktura aurkeztu beharko dute; honen data 2023ko abenduaren 31a baino lehenagokoa izanik. Baldintza hau ez betetzeak Arabako Dantzari Biltzarrak saria ez ordaintzea dakar.