Koartango

KOARTANGOKO TRINITATEDA

Erromeria moduan dantzatzen dute Korpus egunean jai honetara joaten diren guztiek.
Koartangoko bailaran Guibijo eta Guillarte mendi zerrak elkartzen diren mendian dagoen Trinitate ermitan ospatzen da.
“Echar la danza” esatean, neska eta mutilek korro bat osatzen dute dantza egiten, ondoren “Castillo” edo “Torre”-a egiten dute, goian ailegatzen denak bailarako herri guztiak goraipatuz.
Musika hasi, eta bikoteek eskutik helduta erlojuz kontrako norabidean hartuz borobil bat osatzen zuten; musikaren zati hau bukatuta musikarien ondoan bikote nagusiena gelditzen zen. Eskuak askatu, eta neska nagusienak aukeratutako mutil aurrean dantzatzen zuen (mutilak txapela ipintzen zion buruan). Eskuak gerrian ipinita, musikako bigarren zatia hasten zen; hurbilduz eta urrunduz dantzatzen zuen, hiru buelta egin eta erreberentziaz bukatzen zuelarik. Neska bere lekura joanda berriro hasten zen musika. Gero bigarren neska nagusienak gauza bera egiten zuen.
Hiru aldiz errepikatzen zen osoa.

JANZKERA

Herriko nagusienek diotenez garai horretako janzkera erabiltzen zen. Dena den, Sebastiana Aguinacok eta Obdulia Ortiz de Zaratek emandako datuei esker, neskek belauneraino gona urdina edo beltza eta atorra txuria eramaten zituztela jakin ahal izan da. Neskak brodatzen baldin bazekien, bere inizialak brodatuak ezartzen zituen, bestela, ezer ipini gabe eramaten zuen; abarka txuriak eta galtzerdi beltzak (“ingles” modura puntua eginda), ilea nahiz eta luzea izan, motots bat eginda orraztuta eramaten zituen. Mutilek berriz, alkondara txuria eta praka urdinak edo grisak (garai batean marradunak ere), abarka txuriak eta txapela beltza janzten zituzten. Arropa hau urteko modaren arabera aldatzen zen; horrela, urte horretan neskak trajea egin izan bazuen, horrekin dantzatzen zuen. Beraz, izaten zuten arropa hoberena eramaten zuten. Arropa aipatuta, berria ez zuten neskek horrela esaten zuten: “como el que me quiere y adora no está aquí y ahora”.
Dantzak (fandangoek),”Gaztelua”-k eta agintariei agurrak Santa Eulalia ermitan Koartangoko erritoak osatzen dituzte.

Federación de Danzas Vascas de Álava