OKETA ALAI DANTZA TALDEA

Duela 30 urte gutxi gora behera sortu zen ofizialki Oketa Alai Dantza Taldea herri-ekimenetik eta “Sociedad Deportiva, Cultural y Recreativa Oketa” barruan sartu zen (elkarte hau 1987. Urtea bueltan sortu zen Zigoitiko frontoia eta igerilekuak kudeatzeko, baita “Herri Kirolak” sortzeko ere nahiz eta honek aurretik funtzionatzen zuen). Oketa S.D.C.R. eta Dominizubi elkarteetako parte izan ostean, 2016an bakarkako bideari ekin zion Oketa Alai Dantza Taldea Elkartea bezala. Kultura zabaltzea zuen helburu, dantzak talde desberdinei irakatsiz eta Zigoitia osoan zabalduz. Gaur egun adin guztietako 60 dantzari baino gehiagoz osatuta dago eta hauek Oketa Alai txikiak, Oketa Alai gazteak, Dantza Plaza hastapena, Dantza Plaza ertaina eta Dantza Plaza aurreratua taldeetan banatuta daude. Oketa Alai gazteak taldeak 2017. Urteko Arabako fandango eta arin-arin koreografia txapelketa irabazi zuen.

Oketa Alai Dantza Taldea Zigoitiko udalerrian aritzen da normalean, baina honetatik kanpo ere emanaldi desberdinak izan ditu bakarka eta beste talde batzuekin. Aurretik aipatu bezala, bere helburu nagusia Zigoitian euskal dantzak eta kultura zabaltzea da. Horregatik, Zaldi Azoka, Zigoitia Euskaraz, dantza plazak eta monografikoak dira helburu horren adibideak. Adibidez, taldeak antolatutako monografikoetako baten 30 dantzarik baino gehiagok parte hartu zuten eta hainbat dantza plaza egin dira udalerriko jai eta ekitaldi desberdinetan. Zalantzarik gabe, Zigoitia dantza zaletasuna berreskuratzen ari da Oketa Alai Dantza Taldeari esker.

Gaur egun haiekin harremanetan jartzeko oketaalaidantza@gmail.com helbide elektronikoa

Oketa Alai Dantza Taldea FaceBook-a (https://www.facebook.com/OketaAlai/ )

@oketaalaidantzataldea Instagram kontua ( https://www.instagram.com/oketaalaidantzataldea/ ) dituzue.

Federación de Danzas Vascas de Álava