Fandango Eta Arin-Arin Koreografia Txapelketa

8 edizio ondoren, Fandango eta Arin- Arin koreografia txapelketa Vitoria- Gasteizen ospatuko da. Euskal Herri osoari zuzendutako txapelketa da, Euskal Dantzen munduan murgilduta dauden nibel handiko talde guztiei parte hartzeko aukera emanez.

Txapelketa hau abenduan ospatuko da urteari amaiera emateko nahiarekin eta beti bezala antzoki publiko itxi batean egingo da eguraldiaren menpe baikaude.