XXXIII. ARABAKO ESKOLARTEKO EUSKAL DANTZA TOPAKETA

Datorren Apirilaren 1an Arabako Eskolarteko Euskal Dantza Topaketaren XXXIII. edizioa ospatuko da.

Jaialdia Andre Maria Zuriaren plazan hasiko da 17:30tan eta eguraldi txarra egiteotan  saioa Hegoalde kiroldegian (Alberto Schommer Kalea, 10, 01006 Gasteiz, Araba), burutuko da ordu berdinean.

5 eta 15 urte arteko 200 dantzari inguru parte hartuko dute.

Araba eta Bizkaia :

Adurtza D T (Gasteiz)                         Arantzabela Ikastola D T (Gasteiz)

Berriztasuna D T (Portugalete)     Haize D T (Dulantzi)

Ioar DT (Kanpezu)                                 Jare D T (Gasteiz)

Oketa Alai D T (Zigoitia)

Goizeko 11:30 eta 13:30 bitartean, (G.E.Hegoalde Plaza 11:30 -Hebillak Plaza 12:10 -Dantzari Plaza 12:50), auzoko kaleetan zehar, Berriztasun, eta Adurtza Dantza taldeak dantzatzen arituko dira, eguraldi txarra egiteotan  saioa Hegoalde Gizarte Etxea polikiroldegian burutuko da 12:00etan.

Dantza topaketa hau Arabako Dantzarien Biltzarrak antolatua dago Vitoria-Gasteizko Udalaren babesarekin eta Vital Kutxa, Artepan, Kaiku, Victoria Kafetegia laguntzarekin batera.

 

 

 

ARABAKO XXX. AURRESKU ETA SUELTO TXAPELKETAK

Prudentzio Deunaren eta Estibalizko Andre Mariaren jaiak direla eta, datorren maiatzaren 1ean ARABAKO XXX. SUELTO TXAPELKETA eta ARABAKO XXX. AURRESKU TXAPELKETA ospatuko dira Estibalizen, Arabako Dantzarien Biltzarrak antolatuta, Arabako Foru Aldundiaren laguntzaz.

Izena emateko epea zabalik egongo da martxoaren 11tik apirilaren 11ra, biak barne.

AURRESKU TXAPELKETAN IZENA EMATEA

SUELTO TXAPELKETAN IZENA EMATEA

TXAPELKETAKO OINARRI NAGUSIAK

 

 

OKETA ALAI EGUNA

Aurten ekitaldi berezi bat prestatu dugu Otsailak 4rako, Euskal Herriko zonalde desberdinetako dantzak egingo ditugu egun berezi honetan! Egun herrikoia izango da, guztiok disfrutatzekoa. Goizean goizeko dantza emanaldiaren ostean bazkari bat antolatu dugu, aspaldiko partez guztiok elkartzeko eta elkar ezagutzeko. Horren ostean dantza plaza bat eta aurreko kurtsoan Zigoitiako memoria historikoaren inguruan Abadelauetarekin batera grabatutako bideoaren erreprodukzioa izango dugu. Guzti hau Bengolarrako frontoian, ANIMATU ZAITEZTE!
*Bazkariaren inguruko informazio gehiago nahi izatekotan gurekin harremanetan ipini, urtarrilak 23ra arte duzue izena emateko.

Oketa Alai Eguna ya está aquí.

El 4 de febrero será un día para recordar, y aquí os mandamos la programación.

Habrá una comida a las 14:00 a la cual estáis totalmente invitadas e invitados, y si queréis asistir a la comida hay que rellenar la siguiente encuesta antes del día 23 de enero : https://forms.gle/yWX7R8NRwLD58SNX8

El precio del menú para adultos es 25 € y del infantil 15 €, y hay que ingresarlo en el número de cuenta de Oketa Alai antes del día 26 de enero: ES60 3035 0061 90 0610065619