EGUZKILORE DANTZA TALDEA

Eguzkilore dantza taldea duela hogeita hamar urte baino gehiago jaio zen Santa Luciako Erreka Txiki auzo elkartean, bere garaian osatzen zutenen egonezinaren eta Euskal Dantzarien Biltzarrraren laguntzari esker. Gaur egun, Euskal Dantzarien Biltzarraren barruan egoten jarraitzen dugu, Araban dagoen ordezkaritzan (Arabako Dantzarien Biltzarra).

Hasieran, Santa Lucia Dantza Taldea deitzen zen, auzoaren izena harro eramaten joaten ziren leku guztietara.

Izena 1996an aldatu zen, ikasleak zutoihalan erreparatuz (eguzkilorea), baimena eskatu zuten auzo elkarteari izena aldatu ahal izateko.

Eskerrik asko musikari, arduradun eta ikasle guztiei urte guzti hauetan zehar gogoz lan egiteagatik eta dantzaren inguruan sortu dugun familia handi hau bizirik mantentzeagatik.

Egunero saiatzen gara ikasleei gogoak transmititzen Eguzkilore Dantza Taldearen parte izaten jarraitzeko. Talde honek  bizirik jarrai dezala espero izanez hurrengo belaunaldien bidez.

Facebook eta web orria.

eguzkilore dantza taldea