Arabako XXVIII. Aurresku eta Suelto Txapelketak 2021

01Prudentzio Deunaren eta Estibalizko Andre Mariaren jaiak direla eta, betiere bizi dugun pandemia egoerara egokituta, datorren maiatzaren 1ean ARABAKO XXVIII. SUELTO TXAPELKETA eta ARABAKO XXVIII. AURRESKU TXAPELKETA ospatuko dira, Arabako Dantzarien Biltzarrak antolatuta, Arabako Foru Aldundiaren laguntzaz.

Iaz ezinezkoa izan bazen ere, aurten txapelketak aurrera eraman nahiko genituzke, Covid-19ak ahalbidetzen duen neurrian.

Aurtengo edizioa, Gasteizko Iradier Arenan (Berpizkundearen plaza, 6) izango da.

 

Izena emateko epea zabalik egongo da martxoaren 14tik apirilaren 14ra, biak barne.

LEHIAKETA IKUSTERA ETORTZEKO GONBITAK HEMEN ESKURAGARRI: kultur BIZIA

 

Aurresku txapelketan izena ematea

Suelto txapelketan izena ematea

Txapelketako oianarri nagusiak