XXXIV. ARABAKO ESKOLARTEKO EUSKAL DANTZA TOPAKETA

Datorren martxoaren 23an Arabako Eskolarteko Euskal Dantza Topaketaren XXXIV. edizioa ospatuko da.

Jaialdia Andre Maria Zuriaren plazan hasiko da 17:30tan eta eguraldi txarra egiteotan  saioa Hegoalde kiroldegian (Alberto Schommer Kalea, 10, 01006 Gasteiz, Araba), burutuko da ordu berdinean.

5 eta 15 urte arteko 200 dantzari inguru parte hartuko dute.

Araba eta Bizkaia :

Adurtza D T (Gasteiz)                         Arantzabela Ikastola D T (Gasteiz)

Berriztasuna D T (Portugalete)     Haize D T (Dulantzi)

Jare D T (Gasteiz)                                   Oketa Alai D T (Zigoitia)

Goizeko 11:30 eta 13:30 bitartean, (G.E.Hegoalde Plaza 11:30 -Hebillak Plaza 12:10 -Dantzari Plaza 12:50), auzoko kaleetan zehar, Berriztasun, eta Adurtza Dantza taldeak dantzatzen arituko dira, eguraldi txarra egiteotan  saioa Hegoalde Gizarte Etxea polikiroldegian burutuko da 12:00etan.

Dantza topaketa hau Arabako Dantzarien Biltzarrak antolatua dago Vitoria-Gasteizko Udalaren babesarekin eta Vital Kutxa, Artepan, Victoria Kafetegia laguntzarekin batera.

Argazkiak (JORGE MUÑOZ) DIARIO DE NOTICIAS DE ÁLAVA

 

 

OKETA ALAI EGUNA

Otsailaren 3an Oketa Alai eguna ospatuko dugu Zigoitian!

Ondoren, herri bazkaria, dantza plaza, bingo musikala, gaueko dantza eta askoz gehiago antolatzen ari da festa ikaragarria denok izateko.

Animatu etortzen!!