ARABAKO XII. FANDANGO ETA ARIN-ARIN KOREOGRAFIA TXAPELKETA

Lehiaketan parte hartuko duten taldeak:

BERGARAKO MOISES AZPIAZU DANTZA TALDEA  (GIPUZKOA) “HEGO HAIZEA”

ZARAUTZAKO JALGI DANTZA TALDEA  (GIPUZKOA) “ERROMERIARA ETORRI GARA”

LEZOKO ZUBITXO EUSKAL DANTZA ELKARTEA  (GIPUZKOA) “FESTETAN”

DULANTZIKO HAIZE DULANTZI DANTZA TALDEA (ARABA) “ARIN QUEBEC”

Epaimahaiak:

ESTÍBALIZ ASURMENDI

LORENA DIEZ DE GUEREÑU

JOSU SANCHEZ

Erakustaldian parte hartuko duten taldeak:

GASTEIZKO EGUZKILORE DANTZA TALDEA  (ARABA)

GASTEIZKO JARE DANTZA TALDEA  (ARABA)

GASTEIZKO ORBELA ALAI DANTZA TALDEA  (ARABA)

GASTEIZKO ADURTZA DANTZA TALDEA (ARABA)

ARABAKO XII.FANDANGO ETA ARIN ARIN KOREOGRAFIA TXAPELKETA

11 edizio ondoren, Fandango eta Arin- Arin koreografia txapelketa Vitoria- Gasteizen ospatuko da. Euskal Herri osoari zuzendutako txapelketa da, Euskal Dantzen munduan murgilduta dauden nibel handiko talde guztiei parte hartzeko aukera emanez.

Txapelketa hau abenduan ospatuko da urteari amaiera emateko nahiarekin eta beti bezala antzoki publiko itxi batean egingo da eguraldiaren menpe baikaude.

Ekitaldia bi zatitan banatzen da, alde batetik fandango eta arin- arin koreografia txapelketa egiten da eta ondoren, bigarren zatian Araba Dantzarien Biltzarreko taldeen dantza solteko erakusketa.

Aurten abenduaren 16an ospatuko da (larunbata) arratsaleko 19.00etan Hegoalde gizarte etxeko “Jesús Ibáñez de Matauco“ antzokian, Vitoria- Gasteizen.

Sarrerak jaso daitezke egun berean goizeko 18:00etatik aurrera, Hegoalde Gizarte Etxeko sarreran, edukiera bete arte.

Txapelketan izena emateko epea azaroaren 1tik 30era izango da. Txapelketan parte hartu nahi duen talde orok galdetegia bere osotasunean bete behar izango du eta adb@arabako.com helbidera bidali.

OINARRIAK

KOREOGRAFIA TXAPELKETA IZEN EMATEA

OLARIZU DANTZAN !

Irailaren 11an Olarizun erromeria ospatuko da.

Egun horretarako antolatuta dagoen egitarauaren barruan, Araba dantzarien biltzarrak antolatuta eta Gasteizeko udalaren parte- hartzearekin batera, ‘jantzi dantzan’ parte hartzeko gonbidapena luzatu nahi dizuegu.

Dakizuenez, Oketa Alai Dantza Taldearen eskutik egingo dugun Dantza Plazan parte hartuko dugu, 18:15ean, iturriaren ondoan (ikusi mapa), ohiko erara jantzita.

Jantzita joatera animatzen ez bazarete ere Dantza Plazan parte- hartzeko aukera duzue.

Olarizuko zelaietan ikusiko gara!!

MAPA