ARABAKO IX. FANDANGO ETA ARIN ARIN KOREOGRAFIA TXAPELKETA

Pasaden urteko Fandango eta arin arin koreografia txapelketa burutu ez zenez, aurten txapelketa antolatzeari ekin diogu.

8 edizio ondoren, Fandango eta Arin- Arin koreografia txapelketa Vitoria- Gasteizen ospatuko da. Euskal Herri osoari zuzendutako txapelketa da, Euskal Dantzen munduan murgilduta dauden nibel handiko talde guztiei parte hartzeko aukera emanez.

Txapelketa hau abenduan ospatuko da urteari amaiera emateko nahiarekin eta beti bezala antzoki publiko itxi batean egingo da eguraldiaren menpe baikaude.

Ekitaldia bi zatitan banatzen da, alde batetik fandango eta arin- arin koreografia txapelketa egiten da eta ondoren, bigarren zatian Araba Dantzarien Biltzarreko taldeen dantza solteko erakusketa.

Aurten abenduaren 14an ospatuko da (larunbata) arratsaldeko 19.00etan Hegoalde gizarte etxeko “Jesus Ibáñez de Matauco” antzokian, Vitoria- Gasteizen.

Txapelketan izena emateko epea azaroaren 1etik abenduaren 1era izango da. Txapelketan parte hartu nahi duen talde orok galdetegia bere osotasunean bete behar izango du eta adb@arabako.com helbidera bidali.

Lehiaketan parte hartuko duten taldeak:

  • BERGARAKO MOISES AZPIAZU DANTZA TALDEA (GIPUZKOA)
  • ATARRABIKO PAZ DE ZIGANDA DANTZA TALDEA (NAFARROA)
  • AGURAINGO JEIKI DANTZA TALDEA (ARABA)
  • ZIGOITIAKO OKETA ALAI DANTZA TALDEA (ARABA)
  • GASTEIZKO JARE DANTZA TALDEA (ARABA)

Epaimahaiak:

  • MARTA ETXEBARRIA SÁEZ DEL BURGO
  • CONCHI RODRIGUEZ BLANCO
  • GORKA ORAÁ

 

Erakustaldian parte hartuko duten taldeak:

  • GASTEIZEKO ADURTZA DANTZA TALDEA (ARABA)

 

ADURTZA BATUZ III

Urriaren 19an Adurtza Batuz dantza topaketaren hirugarren edizioa ospatuko dugu aurten ere Gasteizko kaleetan zehar.

Ekitaldian Beasaingo Ostadar Dantza Taldeak eta Gasteizko Jare eta Adurtza Dantza Taldeek hartuko dute parte.

Gurekin egun honetaz gozatzera gonbidatu nahi zaituztegu.

INFORMAZIO GEHIAGO