All posts by S/M

Arabako XXVIII. Aurresku eta Sueltoko Txapelketak 2020

Duela 27 urte hasi, eta ordutik, Prudentzio Deunaren eta Estibalizko Andre Mariaren jaiak direla eta, urtero-urtero, maiatzaren 1ean, ARABAKO SUELTO TXAPELKETA eta ARABAKO AURRESKU TXAPELKETA ospatu izan dira Estibalizko Santutegian, ARABAKO DANTZARIEN BILTZARRAK antolatuta, Arabako Foru Aldundiaren laguntzaz.

Aurten ezohiko egoera bizitzea egokitu zaigu.

ADBko kideok zain gaude ea Arabako Foru Aldundiak Prudentzio Deunaren eta Estibalizko Andre Mariaren jaien ospakizunaz zer berri dakarren.

Edonola ere, aurtengo txapelketak bertan behera utzi beharko ditugulakoan gaude.

Edozer berri jaso bezain laster jakinaraziko dizuegu.

BANAKO IKASTAROA

 

Kaixo! Aurten bueltan da Banako Ikastaroa 💃🏻🕺🏻! Otsailak 8, 15 eta 22an Zigoitian 11:00-12:30!

Ez utzi udako erromerietan🍻 dantza egiten jakiteko aukera hau pasatzen, zeren zain zaude?⏳
Banakoa dantzatzen bazenekien baina ahaztuta duzu? Lagunek dantza egiten dute eta zu alde baten geratzen zara? Hanka noraino altxatzeko gai zaren jakin nahi? ANIMATU!

ARABAKO IX. FANDANGO ETA ARIN ARIN KOREOGRAFIA TXAPELKETA

Pasaden urteko Fandango eta arin arin koreografia txapelketa burutu ez zenez, aurten txapelketa antolatzeari ekin diogu.

8 edizio ondoren, Fandango eta Arin- Arin koreografia txapelketa Vitoria- Gasteizen ospatuko da. Euskal Herri osoari zuzendutako txapelketa da, Euskal Dantzen munduan murgilduta dauden nibel handiko talde guztiei parte hartzeko aukera emanez.

Txapelketa hau abenduan ospatuko da urteari amaiera emateko nahiarekin eta beti bezala antzoki publiko itxi batean egingo da eguraldiaren menpe baikaude.

Ekitaldia bi zatitan banatzen da, alde batetik fandango eta arin- arin koreografia txapelketa egiten da eta ondoren, bigarren zatian Araba Dantzarien Biltzarreko taldeen dantza solteko erakusketa.

Aurten abenduaren 14an ospatuko da (larunbata) arratsaldeko 19.00etan Hegoalde gizarte etxeko “Jesus Ibáñez de Matauco” antzokian, Vitoria- Gasteizen.

Txapelketan izena emateko epea azaroaren 1etik abenduaren 1era izango da. Txapelketan parte hartu nahi duen talde orok galdetegia bere osotasunean bete behar izango du eta adb@arabako.com helbidera bidali.

Lehiaketan parte hartuko duten taldeak:

  • BERGARAKO MOISES AZPIAZU DANTZA TALDEA (GIPUZKOA)
  • ATARRABIKO PAZ DE ZIGANDA DANTZA TALDEA (NAFARROA)
  • AGURAINGO JEIKI DANTZA TALDEA (ARABA)
  • ZIGOITIAKO OKETA ALAI DANTZA TALDEA (ARABA)
  • GASTEIZKO JARE DANTZA TALDEA (ARABA)

Epaimahaiak:

  • MARTA ETXEBARRIA SÁEZ DEL BURGO
  • CONCHI RODRIGUEZ BLANCO
  • GORKA ORAÁ

 

Erakustaldian parte hartuko duten taldeak:

  • GASTEIZEKO ADURTZA DANTZA TALDEA (ARABA)