All posts by S/M

EUSKAL HERRIKO DANTZARI EGUNA 2020

 

https://www.facebook.com/euskaldantzarienbiltzarra.edb?fref=ts

Aurten ezin dugu ospatu Euskal Herriko Dantzari Eguna (EHDE) ohi den bezala, egoera berezi honetan ezin ditugu bermatu segurtasun neurriak. Baina horrek ez du esan nahi ez dugula ospatuko.

Arabako ondoko taldeok hartuko dugu parte 2020ko EHDEan:

ADURTZA DANTZA TALDEA (GASTEIZ)
HAIZE DANTZA TALDEA (ALEGRÍA-DULANTZI)
JARE DANTZA TALDEA (GASTEIZ)
OKETA ALAI DANTZA TALDEA (ZIGOITIA)
UNTZUETA DANTZA TALDEA (LAUDIO)

Euskal Herriko eta diasporako taldeek sorturiko bideoak Euskal Dantzarien Biltzarreko (EDB) sare sozialen bidez ikustera animatu nahi zaituztegu.

EHDE 2020 ospatuko dugu!!

OHARRA

Araba Dantzarien Biltzarreko administrazio-batzarretik, jakinarazi nahi dizuegu, 2020ko maiatzaren 1ean, Estibalizko Andre Mariaren egunean, ospatuko zen Arabako aurresku eta dantza solteko XXVIII. txapelketa bertan behera gelditzen dela, “Covid-19”agatik.

Honekin batera, apirilaren 25eko Fanfarre eguneko ekitaldiak eta apirilaren 28ko, San Prudentzio egunekoak, Armentiako zelaietan egitekoak zirenak ere bertan behera gelditzen dira.

Arabako XXVIII. Aurresku eta Sueltoko Txapelketak 2020

Duela 27 urte hasi, eta ordutik, Prudentzio Deunaren eta Estibalizko Andre Mariaren jaiak direla eta, urtero-urtero, maiatzaren 1ean, ARABAKO SUELTO TXAPELKETA eta ARABAKO AURRESKU TXAPELKETA ospatu izan dira Estibalizko Santutegian, ARABAKO DANTZARIEN BILTZARRAK antolatuta, Arabako Foru Aldundiaren laguntzaz.

Aurten ezohiko egoera bizitzea egokitu zaigu.

ADBko kideok zain gaude ea Arabako Foru Aldundiak Prudentzio Deunaren eta Estibalizko Andre Mariaren jaien ospakizunaz zer berri dakarren.

Edonola ere, aurtengo txapelketak bertan behera utzi beharko ditugulakoan gaude.

Edozer berri jaso bezain laster jakinaraziko dizuegu.