“NONDIK NORA FOLKLOREA?” ERAKUSKETA

 Eusko Lorak eta Jauzika kultura-elkarteek “Nondik nora folklorea?” Zigoitira ekartzea ahalbidetu dute.

Arabako Dantzarien Biltzarrak antolatuta eta Vital Fundazioak babestua, bai eta Zigoitiako Udalaren eta Oketa Alai Dantza taldearen kolaborazioarekin.

Irailaren 20tik urriaren 17rarte irekita egongo da Zigoitiako Gizarte eta Kultur zentroan (Bengolarra kalea 1.A zk. – 01138 Ondategi (Araba).

Astelehenetik ostiralera 10:00etatik 13:00etara eta 16:30etatik a 20:00etara (Iraila)

Astelehenetik ostiralera 10:00etatik 13:00etara eta 16:30etatik a 21:30etara eta larunbatetan 10.30etatik 13.00etara eta 17.30etatik 22.00etara (Urria)

 Erakusketa honek lantzen duen gaia folklorea zigiluetan da. Juan Antonio Urbeltz folkloristak eta Roberto Etxebarria musikariak parte hartu eta kontakizun labur bat idatzi dute erakusketarako.

Guztira 800 zigilu inguru daude ikusgai.

ARGAZKIAK

JANTZARI “TRADIZIOA ETA PAREKIDETASUNA”

Sociedad Excursionista Manuel Iradier Txangolari Elkarteak antolatzen dituen V. jardunaldian barnean, Arabako Dantzarien Biltzarrak JANTZARI “TRADIZIOA ETA PAREKIDETASUNA” dokumetalaren proiekzioa antolatzen du, Iurretako dantzariek egina.

Irailaren 27an, astelehena, arratsaldeko 19.30etan, Vital Fundazioaren Kulturunean (Dendaraba merkataritza-gunean), Gasteiz. Sarrera doan edukiera bete arte.

Gasteizko Udalaren babesarekin bai eta Vital Fundazioa eta Manuel Iradier Txangolari Elkartearen kolaborazioarekin.

Dokumentala euskaraz izango da, gaztelerazko azpitituloekin.

Sinopsia

2018ko San Migel jaietan dantzaren tradizioa inoiz baino biziago dagoela erakutsi zuten neska eta mutilez osatutako talde bat lehenengoz plazara irtenda.

Talde hori izango da dokumentalaren protagonista: Iurretako dantza talde nagusia osatzen duten zortzi neska-mutilak.

Bost urtean behin herriko dantza talde denak Urrixena jaialdian batzen dira Iurretan.

Ospakizun hor Ospakizun horretan lehenengoz parte hartuko dute debutatu berriek (talde parekideak) beste belaunaldi batzuetako dantzariekin batera. Entseguak, egun horretako prestaketak, eta plazan bizi duten emozioa izango da dokumentalaren haria. Tarteka, Iurretako behinolako dantzarien testigantzak, ikerlarien iritziak eta beste hainbat lekukotza jasoko dira.

OKETA ALAI DANTZA TALDEA

 

Dantzatu nahi baduzu, zergatik ez saiatu gure datorren kurtsoko ikastaroekin? Informazio gehiagorako jarri gurekin harremanetan oketaalaidantza@gmail.com helbide elektronikoaren bidez. ANIMATU!