EUSKO LABELEN ESKUTIK DASTATZEA

Gasteizko jaietako egitarau luzearen barnean, abuztuaren 9an gure Elkartearentzat interes berezia duen ekitaldi bat ospatuko da.

Ostiral horretan, arratsaldeko 19.00tatik aurrera, Gasteizko Udalak urtero antolatzen duen Eusko Label produktuen Dastaketa Solidarioa egongo da Foru Plazan.

Jardunaldi berezi hau ohikoa dugu gure jai egitarauan, non gastronomia eta elkartasuna bikain batzen diren.

Aurten, Arabako Dantzarien Biltzarrari luzatu dio Gasteizko Udalak gonbidapena, gogotsu eta esker onez onartu duguna.

Talde guztietako dantzariok pintxoen banaketan eta salmentan parte hartuko dugu. Irabazitako diru guztia Arabako Dantzarien Biltzarrari emango zaio.

Dastaketa Solidarioaren aurtengo edizioaren eskaintza gastronomikoa, berriz ere, oso erakargarria da: Eusko Label zigilua daramaten hegaluze pintxoak eta baserriko oilaskoarekin egindako hanburgesak. 2.000 pintxo saltzea dago aurreikusita, bakoitza 1,50€-tan.

Abuztuaren 9an espero zaituztegu!

GASTEIZKO JAIAK

 

 

IV. UMEEN EUSKAL JAIA (GASTEIZ)

Larunbat honetan hilak 15 Jare Dantza Taldeak, Manuel Iradier Txangolari elkartearen dantza taldeak, antolatuta Gasteizen IV. UMEEN EUSKAL JAIA ospatuko da, Euskal Herriko 12 dantza taldek hartuko dute hiriko erdigunea egun osoan zehar.
Aprobetxatzen dugu jakinaren gainean jartzeko hemendik aurrera EZPATA-DANTZARI SARIA izango dugula urtero ekitaldi honetan, sari hau Araba mailan kultura, dantza edo musika lanetan ibilitako norbait edo elkarteren bati emateko intentzioaz.
Aurten saria JOSE MARIA LOPEZ DE ELORRIAGA “Coppi-rentzat” izango da. Olarizu eta Oldarki dantza taldeetako dantzaria eta Gaztetxu dantza taldeko (Manuel iradier txangolari elkarteko dantza taldea) sortzailea. 1970ko lehendabiziko Umeen euskal jaiko antzolatzailea izan zen eta 1963an Mairuelegorretako Euskal Jaiko antolatzailea ere.
Gasteizen egon zen lehendabiziko Gaitero banda sortu zuen eta Alboka instrumentua berpiztu zuen. 1993an Urrezko Zeledoia izan zen eta Laguardian Gaiteroaren egunean Ohorezko Gaiteroa izendatu zuten.

EGITARAUA

10:30 etan TALDEEN IRITSIERA PLAZA BERRIRA ETA HAMAIKETAKOA.
11:30 etan PLAZETAN DANTZAK :

AMARICA, ARKA, SANTA BARBARA, FUEROS, CATEDRAL NUEVA, DIPUTACION.

13:00 etan ANDRA MARI ZURIAREN PLAZAN TALDE GUZTIEN ALARDEA.
13:50 etan KALEJIRA: VIRGEN BLANCA, MATEO MORAZA, SAN FRANCISCO,

 SAN VICENTE, SANTA MARIA, LANDATXO-EL CAMPILLO.

14:15 etan DANTZARIEN BAZKARIA..
17:00 etan KALEJIRA: LANDATXO-EL CAMPILLO, SAN FRANCISCO JAVIER, KUTXI KALEA, CUESTA DE SAN FRANCISCO, BANCO DE ESPAÑA, LEHENDAKARI AGIRRE, POSTAS, FORU PLAZA.
17:30 etan FORU PLAZAN ALARDEA.
19:00 etan TALDEEN AGURRA ETA 2019 UMEEN EUSKAL JAIAREN BUKAERA.
mde

XLII. ARABAKO DANTZARI EGUNA (ARRAIA-MAEZTU)

Aurtengo Arabako Dantzari Eguna ekainaren 8an Arabako Arraia-Maeztu herrian ospatuko da.

Adin guztietako 500 dantzari inguru parte hartuko dugu.

Urte honek berezitasun bat izango du. Arabako Dantzarien Biltzarraren parte  ez diren ondoko taldeak ere ekitaldian izango direlako:  Indarra kultur elkartea, Abendaño Ikastola eta Triskari Dantza Taldea.

Arabako Dantzarien Biltzarretik ekitaldian egongo diren taldeak Adurtza, Arantzabela Ikastola, Eguzkilore, Haize, Jare, Oketa Alai eta Untzueta Dantza Taldea izango dira.

Egun horretako egitaraua:

  • 12:15 Kalejira
  • 12:30 Ekitaldia
  • 18:00 Erromeria
  • 20:30 Arabako Dantzari Egunaren amaiera.

Eta egingo diren dantzak:

  • Agintariena
  • Makil Txiki
  • Uztai Txiki
  • Laguardiako arkuak eta jota
  • San Petrike
  • Lezeako zortzikoa
  • Polka Pik
  • Tamparrantan
  • Neska Mutilak Azkenean Pozik
  • Patroi Santuen Dantza
  • Gasteizko Zortzikoa (herrikoia)
  • Txulalai (herrikoia)

Ekitaldia Arabako Dantzarien Biltzarrak antolatua dago eta Arabako Foru Aldundia, Arraia-Maeztuko Udaletxearen babesarekin eta Vital Kutxaren laguntzarekin.

Arraia-Maeztura hurbiltzera eta gurekin batera Euskal Herriko dantzekin gozatzera animatzen zaituztegu.