All posts by S/M

XLII. ARABAKO DANTZARI EGUNA (ARRAIA-MAEZTU)

Aurtengo Arabako Dantzari Eguna ekainaren 8an Arabako Arraia-Maeztu herrian ospatuko da.

Adin guztietako 500 dantzari inguru parte hartuko dugu.

Urte honek berezitasun bat izango du. Arabako Dantzarien Biltzarraren parte  ez diren ondoko taldeak ere ekitaldian izango direlako:  Indarra kultur elkartea, Abendaño Ikastola eta Triskari Dantza Taldea.

Arabako Dantzarien Biltzarretik ekitaldian egongo diren taldeak Adurtza, Arantzabela Ikastola, Eguzkilore, Haize, Jare, Oketa Alai eta Untzueta Dantza Taldea izango dira.

Egun horretako egitaraua:

  • 12:15 Kalejira
  • 12:30 Ekitaldia
  • 18:00 Erromeria
  • 20:30 Arabako Dantzari Egunaren amaiera.

Eta egingo diren dantzak:

  • Agintariena
  • Makil Txiki
  • Uztai Txiki
  • Laguardiako arkuak eta jota
  • San Petrike
  • Lezeako zortzikoa
  • Polka Pik
  • Tamparrantan
  • Neska Mutilak Azkenean Pozik
  • Patroi Santuen Dantza
  • Gasteizko Zortzikoa (herrikoia)
  • Txulalai (herrikoia)

Ekitaldia Arabako Dantzarien Biltzarrak antolatua dago eta Arabako Foru Aldundia, Arraia-Maeztuko Udaletxearen babesarekin eta Vital Kutxaren laguntzarekin.

Arraia-Maeztura hurbiltzera eta gurekin batera Euskal Herriko dantzekin gozatzera animatzen zaituztegu.

 

Arabako XXVII. Aurresku eta Sueltoko Txapelketak 2019

Pasaden maiatzaren 1ean, San Prudentzio eta Estibalizko Andre Mariaren jaialdiak direla eta, Estibalizko Santutegian, “XXVII DANTZA SUELTOKO TXAPELKETA” eta “XXVII AURRESKU TXAPELKETA” ospatu egin ziren, Arabako Dantzarien Biltzarrak antolatuta eta Arabako Foru Aldundiaren babesarekin. Ekitaldi horretan Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako dantzari desberdinek parte hartu zuten, honako hauek irabazleak izan zirelarik:

– 2019ko Aurresku txapelketa:

● GORKA ETXEANDIA RODRÍGUEZ (Araba, Gasteiz)

– 2019ko Dantza sueltoko txapelketa:

● SARA CHAVES LARRIMBE (Araba, Gasteiz)
● GORKA ETXEANDIA RODRÍGUEZ (Araba, Gasteiz)

– Arabako bikote onenaren saria:

● SARA CHAVES LARRIMBE (Araba, Gasteiz)
● GORKA ETXEANDIA RODRÍGUEZ (Araba, Gasteiz)

– Janzkera onenaren saria:

● SARA CHAVES LARRIMBE (Araba, Gasteiz)
● GORKA ETXEANDIA RODRÍGUEZ (Araba, Gasteiz)