OIER ARAOLAZA ARRIETA

Aurreskua gizonezkoen dantza izan al da historikoki? Tradizioan emakumeek dantzatu al dute aurreskurik? Ehun urtez indarrean izan den ikuspegi faltsu batek ukatu egiten zuen emakumeek aurreskua dantzatzen zuenik, baina gaur badakigu historian ere emakumeek dantzatu dutela aurreskua.
Euskal dantzan zenbait belaunalditan nesken eta mutilen dantzak bereizi izan ditugu. Eta nesken jantziak eta mutilen jantziak. Dantza egiteko moduak ere bereizi izan ditugu: mutil moduan dantzatu; neska moduan dantzatu. Baina nondik dator bereizketa hori? “Beti” izan dira nesken eta mutilen dantzak, janzkerak eta dantzakerak? Eta ez bada betidanikoa, noiztik eta zergatik banatzen dira euskal dantzak horrela? Euskal dantzetan emakumeak eta gizonezkoen rol estereotipatuak (janzkera, errepertorio eta dantzakera bereiziak) noiz eta nola eraiki ziren aztertuko dugu.