Arabako Dantzarien Biltzarrak, “XLVI. ARABAKO DANTZARI EGUNA” kartel lehiaketarako deialdia zabaldu nahi du, 2025eko ekainaren 14an Santikurutze kanpezun ospatuko den euskal dantza emanaldirako.
300 euroko saria du, eta irudi irabazlea, 2025eko ekitaldiko komunikazio eta publizitate euskarri guztietan erabiliko da.
Deialdi honetan parte hartu nahi dutenek, maiatzaren 29ra arte aurkeztu ahal izango dute kartela.