JANTZARI “TRADIZIOA ETA PAREKIDETASUNA”

Arabako Dantzarien Biltzarrak JANTZARI “TRADIZIOA ETA PAREKIDETASUNA” dokumetalaren proiekzioa antolatzen du, Iurretako dantzariek egina.

Azaroaren 12an, ostirala, arratsaldeko 19.00etan, Zigoitiako Gizarte eta Kultur zentroan (Bengolarra kalea 1.A zk. – 01138 Ondategi (Araba). Sarrera doan edukiera bete arte.

Vital Fundazioak babestua, bai eta Zigoitiako Udalaren eta Oketa Alai Dantza taldearen kolaborazioarekin.

Dokumentala euskaraz izango da, gaztelerazko azpitituloekin.

Sinopsia

2018ko San Migel jaietan dantzaren tradizioa inoiz baino biziago dagoela erakutsi zuten neska eta mutilez osatutako talde bat lehenengoz plazara irtenda.

Talde hori izango da dokumentalaren protagonista: Iurretako dantza talde nagusia osatzen duten zortzi neska-mutilak.

Bost urtean behin herriko dantza talde denak Urrixena jaialdian batzen dira Iurretan.

Ospakizun hor Ospakizun horretan lehenengoz parte hartuko dute debutatu berriek (talde parekideak) beste belaunaldi batzuetako dantzariekin batera. Entseguak, egun horretako prestaketak, eta plazan bizi duten emozioa izango da dokumentalaren haria. Tarteka, Iurretako behinolako dantzarien testigantzak, ikerlarien iritziak eta beste hainbat lekukotza jasoko dira.