EUSKO LABELEN ESKUTIK DASTATZEA

Gasteizko jaietako egitarau luzearen barnean, abuztuaren 9an gure Elkartearentzat interes berezia duen ekitaldi bat ospatuko da.

Ostiral horretan, arratsaldeko 19.00tatik aurrera, Gasteizko Udalak urtero antolatzen duen Eusko Label produktuen Dastaketa Solidarioa egongo da Foru Plazan.

Jardunaldi berezi hau ohikoa dugu gure jai egitarauan, non gastronomia eta elkartasuna bikain batzen diren.

Aurten, Arabako Dantzarien Biltzarrari luzatu dio Gasteizko Udalak gonbidapena, gogotsu eta esker onez onartu duguna.

Talde guztietako dantzariok pintxoen banaketan eta salmentan parte hartuko dugu. Irabazitako diru guztia Arabako Dantzarien Biltzarrari emango zaio.

Dastaketa Solidarioaren aurtengo edizioaren eskaintza gastronomikoa, berriz ere, oso erakargarria da: Eusko Label zigilua daramaten hegaluze pintxoak eta baserriko oilaskoarekin egindako hanburgesak. 2.000 pintxo saltzea dago aurreikusita, bakoitza 1,50€-tan.

Abuztuaren 9an espero zaituztegu!

GASTEIZKO JAIAK