Datorren Apirilaren 6an Arabako Eskolarteko Euskal Dantza Topaketaren XXXI. edizioa ospatuko da.
Jaialdia Andre Maria Zuriaren plazan hasiko da 17:30tan eta eguraldi txarra egiteotan saioa Aranalde polikiroldegian burutuko da ordu berdinean.
5 eta 15 urte arteko 200 dantzari inguru parte hartuko dute. Arabatik Haize, Eguzkilore, Oketa Alai, Arantzabela Ikastola, Adurtza Dantza taldea izango dira parte hartzen duten taldeak eta Bizkatik, Portugaletetik, Berriztasun Dantza taldea.
Goizeko 12:00 eta 14:00 bitartean, Adurtza auzoko kaleetan zehar, Berriztasun Dantza Taldeak eta Adurtza Dantza taldeak dantzatzen arituko dira, eguraldi txarra egiteotan saioa Adurtza Ikastola polikiroldegian burutuko da 12:00etan.
Dantza topaketa hau Arabako Dantzarien Biltzarrak antolatua dago Vitoria-Gasteizko Udalaren babesarekin eta Vital Kutxa, Artepan eta Kaikuren laguntzarekin batera.