Arabako Dantzarien Biltzarrak, “XXXV. “ARABAKO ESKOLARTEKO EUSKAL DANTZA TOPAKETA”” kartel lehiaketarako deialdia zabaldu nahi du, 2025ko apirilaren 5ean Gasteizen ospatuko den euskal dantza emanaldirako.
300 euroko saria du, eta irudi irabazlea, 2025ko ekitaldiko komunikazio eta publizitate euskarri guztietan erabiliko da.
Deialdi honetan parte hartu nahi dutenek, martxoaren 4ra arte aurkeztu ahal izango dute kartela.