Larunbat honetan hilak 15 Jare Dantza Taldeak, Manuel Iradier Txangolari elkartearen dantza taldeak, antolatuta Gasteizen IV. UMEEN EUSKAL JAIA ospatuko da, Euskal Herriko 12 dantza taldek hartuko dute hiriko erdigunea egun osoan zehar.
Aprobetxatzen dugu jakinaren gainean jartzeko hemendik aurrera EZPATA-DANTZARI SARIA izango dugula urtero ekitaldi honetan, sari hau Araba mailan kultura, dantza edo musika lanetan ibilitako norbait edo elkarteren bati emateko intentzioaz.
Aurten saria JOSE MARIA LOPEZ DE ELORRIAGA “Coppi-rentzat” izango da. Olarizu eta Oldarki dantza taldeetako dantzaria eta Gaztetxu dantza taldeko (Manuel iradier txangolari elkarteko dantza taldea) sortzailea. 1970ko lehendabiziko Umeen euskal jaiko antzolatzailea izan zen eta 1963an Mairuelegorretako Euskal Jaiko antolatzailea ere.
Gasteizen egon zen lehendabiziko Gaitero banda sortu zuen eta Alboka instrumentua berpiztu zuen. 1993an Urrezko Zeledoia izan zen eta Laguardian Gaiteroaren egunean Ohorezko Gaiteroa izendatu zuten.
EGITARAUA
10:30 etan | TALDEEN IRITSIERA PLAZA BERRIRA ETA HAMAIKETAKOA. |
11:30 etan | PLAZETAN DANTZAK :
AMARICA, ARKA, SANTA BARBARA, FUEROS, CATEDRAL NUEVA, DIPUTACION. |
13:00 etan | ANDRA MARI ZURIAREN PLAZAN TALDE GUZTIEN ALARDEA. |
13:50 etan | KALEJIRA: VIRGEN BLANCA, MATEO MORAZA, SAN FRANCISCO,
SAN VICENTE, SANTA MARIA, LANDATXO-EL CAMPILLO. |
14:15 etan | DANTZARIEN BAZKARIA.. |
17:00 etan | KALEJIRA: LANDATXO-EL CAMPILLO, SAN FRANCISCO JAVIER, KUTXI KALEA, CUESTA DE SAN FRANCISCO, BANCO DE ESPAÑA, LEHENDAKARI AGIRRE, POSTAS, FORU PLAZA. |
17:30 etan | FORU PLAZAN ALARDEA. |
19:00 etan | TALDEEN AGURRA ETA 2019 UMEEN EUSKAL JAIAREN BUKAERA. |