TXAPELKETAKO OINARRI NAGUSIAK

MAITZAK 1

Ekitaldiaren ordena hurrengoa izango da, 12,30tan Arabako Dantza Suelto Txapelketa hasiko da eta hau bukatzean, ordu definiturik gabe, Arabako Aurresku Txapelketa hasiko da.

DANTZARIEN ERREGISTROA ETA ZOZKETA:
Goizeko 12etan bertatutako dantzarien erregistroa egingo da eta bi txapelketen dantza ordenerako zozketa egingo da.

XXXI.ARABAKO DANTZA SUELTO TXAPELKETA

“XXXI. ARABAKO DANTZA SUELTO TXAPELKETA”, ARABAKO DANTZARIEN BILTZARRAk antolatzen du ARABAKO FORU ALDUNDIAk babestua.

OINARRIAK

  • 16 urtetik gorako dantzari orok parte har dezake txapelketan (2024. urtean beteak), baina betiere derrigorrezkoa izango da herriko ohiturak agintzen duen bezala jantzita joatea.
  • Txapelketa hasi aurretik bikoteen parte hartze ordena zehaztuko duen zozketa egingo da.
  • Bikote bakoitzak Fandangoa txistuz eta Arin-arina trikitixaz dantzatuko ditu (7 pauso egingo dira, denentzat berberak izango diren melodia ezberdinez joko direnak). Elkarteak ezarriko ditu musikariak.
  • Bikoteak banan-banan dantzatuko dira.
  • Epaimahaia mota honetako txapelketetan epaitze lanak burutzeko gaitasuna eta ezaguera duten lagunek osatuko dute. Puntuak banatzeko orduan, epaileek kontuan hartuko dituztenak honako hauek dira: erritmoa, taldea edo bikote izaera, urratsak eta aurkezpena.
  • Parte hartu nahi duten bikoteek izena eman beharko dute web orrialde honetako atal honetan aurki daitekeen izena ematea estekaren bitartez. Izena emateko epea zabalik egongo da MARTXOAREN 11tik APIRILAREN 8ra arte.
  • Gehienez jota 10 bikotek parte hartu ahal izango dute txapelketan. 10 bikotek baino gehiagok izena emango balute, aukeraketa izen emate hurrenkeraren arabera egingo litzateke.

 

SARIAK

1. saria: 600 euro, garaikurra, txapela.

2. saria: 450 euro eta garaikurra.

3. saria: 350 euro eta garaikurra.

4. saria: lehen bikote arabarrarentzako garaikurra, lore-sorta eta ardo botila.

5. saria: Zazpiak bat dendarako 150 euroko opari txartela janzkera aurkezpen onena agertzen duen bikotearentzat.

Bestalde, txapelketan parte hartzen duten bikoteek 170 euroko dieta jasoko dute bikoteko, modalitate bietan (Aurresku eta Jota) lehiatzen diren dantzariek izan ezik, hauek dieta bakarra jasoko baitute, aukera bietatik pertsonako diru kopuru handieneko dieta, hain zuzen ere.

 

XXXI.ARABAKO AURRESKU TXAPELKETA

XXXI.ARABAKO AURRESKU  TXAPELKETA”, ARABAKO DANTZARIEN BILTZARRAk antolatzen du ARABAKO FORU ALDUNDIAk babestua.

OINARRIAK

  • 16 urtetik gorako dantzari orok parte har dezake txapelketan (2024. urtean beteak), baina betiere derrigorrezkoa izango da herriko ohiturak agintzen duen bezala jantzita joatea.
  • Txapelketa hasi aurretik dantzarien parte hartze ordena zehaztuko duen zozketa egingo da.
  • Dantzariak banan-banan dantzatuko dira eta elkarteak ezarriko ditu txistulariak.
  • Aintzat hartuko da Aurresku arabarra dantzatzea.
  • Epaimahaia mota honetako txapelketetan epaitze lanak burutzeko gaitasuna eta ezaguera duten lagunek osatuko dute. Puntuak banatzeko orduan, epaileek kontuan hartuko dituztenak honako hauek dira: dantzaren benetakotasuna, bizkortasuna, estiloa eta erritmoa. Ez dago epaileen erabakiei aurka egiterik.
  • Parte hartu nahi duten aurreskulariek izena eman beharko dute web orrialde honetako atal honetan aurki daitekeen izena ematea estekaren bitartez. Izena emateko epea zabalik egongo da MARTXOAREN 11tik APIRILAREN 8ra arte.
  • Gehienez jota 10 dantzarik parte hartu ahal izango dute txapelketan. 10 lagunek baino gehiagok izena emango balute, aukeraketa izen emate hurrenkeraren arabera egingo litzateke.

 

SARIAK

1. saria: 450 euro, garaikurra eta txapela.

2. saria: 300 euro eta garaikurra.

3. saria: 200 euro eta garaikurra.

Bestalde, txapelketan parte hartzen duten dantzariek 85 euroko dieta jasoko dute, modalitate bietan (Aurresku eta Jota) lehiatzen diren dantzariek izan ezik, hauek dieta bakarra jasoko baitute, aukera bietatik pertsonako diru kopuru handieneko dieta, hain zuzen ere.