Araba lurraldeko dantzak oso ezberdinak dira beraien artean. Lekuaren arabera eta Arabako Lurralde Historia kuadriletan banatuta dagoela kontutan izanik, dantzak ezaugarri oso ezberdinekin sortzen dira, koadrila bakoitzaren ondoko eremuen eraginak dituztelarik. Horrela izanda, Bilabonako Paloteoek, Arabar Errioxako Laguardia herrikoak, ez dute zer ikusirik ez koreografian ezta musika lagunketan ere, Arrastariako “Entradillas” dantzarekin (Aiarako koadrilakoa).