KARNETAREN BARNE-ARAUDIA

KARNETAREN ERABILERA ARAUAK

JASOTZEA ETA ERABILERA

Federazioaren edota honek dituen kolaboratzaileen zerbitzuak erabili nahi dituen pertsona orok dantzari zein Arabako Dantzarien Biltzarreko monitore dela egiaztatzen duen karnet hau eta N.A.N. aurkeztu beharko ditu.

Txartela Arabako Dantzarien Biltzarreko Juntak ematen du, honako baldintza hauek betetzea tramitaziorako beharrezkoak izanik:

  • Norberaren taldeko erregistroan altan egotea (talde arduradunaren eskutik)
  • Federatuaren N.A.N. zenbakia derrigorrezkoa da. Edukiko ez balu, honen jaiotza datak ordezkatuko luke datu hau.
  • Urteko kuotaren ordainketa.

Karnetak urtebeteko balioa dauka, urtarriletik abendura bitartean. Honen eskaera epetik kanpo egiteak ez du urteko kuota ordaintzetik salbuesten. Txartelaren jabea ez den beste pertsona batek erabiltzea araudiaren urratze bezala hartuko da eta zentzarazpena eragingo du. Karneta galduko balitz, federatuak bere talde-arduradunari esan beharko lioke lehenbailehen. Berri bat jaso ahal izateko honen kostu ekonomikoa ordaindu egin beharko da.

KUOTAK ETA IZEN-EMATEA

2023. urteko kuotan federatu bakoitzak 20€ ordaindu beharko ditu.

Taldearen arduradunak (edo, talde zein elkartearen baimenarekin, monitoreak) egin beharko ditu izen-emateak, beti ere Arabako Dantzarien Biltzarrak eskatzen dituen medioak erabilita.

Federatuta dagoen talde baten bidez egin beharko dira beti izen-emateak; monitoreak edo pertsonaren batek indibidualki eskatuta (eta Juntak onartuta) salbu.
Inskripzioa egin eta hilabete beranduago baietsiko dira kuotak.
Ordainketa taldearen arduradunak egin beharko du, federazioari pagamendua egin dela jakinaraziz.

MAILEGUAK

Materiala hartzeko egunean itzulera data ezarriko da, eta hura bueltatzeko atzerapenak isuna (egunekoa edo frakziokoa) dakar.

Honez gain, isunak ezarriko dira honakoak antzematen badira:

  • Arabako Dantzarien Biltzarraren erabilera eta helburuekin bat ez datorren jarrera.
  • Berankortasuna materialaren itzuleran.
  • Baimenik gabeko barne kontsultak egiteko materialaren erabilera.
  • Materialaren, instalazioen edo azpiegituren narriadura.
  • Federazioaren langile edo kolaboratzaileenganako errespetu falta.