Lehiaketa hau 1985ean sortu zen eta Gasteizen ospatzen da.
Eskolarteko dantza saioarekin gogor jardun dugun ikasturteari bukaera eman ohi zaio. Bai begiraleak, baita ikasleak ere Euskal Herriko dantzak bizitzea helburu izan behar dute. Hiru urte izateak ez du zertan oztopo izan Luzaideko dantza bat dantzatzeko; ez eta sei urte Gipuzkoako bat dantzatzeko, ezta hamabi Nafarroako bat dantzatzeko ere.
Azken finean, hiru eta hamasei urte bitarteko gazte arabarrak, egun bakarrean, gure folklore arabarraren erakustaldi zoragarria egiteko gai dira, eta haien barruan dagoen bizitasuna azalaraztea, dantza, eta garrantzitsuena, haien ikuspuntutik ikusita eta egina: alaia, dibertigarria, bizia/zalua eta ikusgarria.