Vital Fundazioaren egitarauko ekintzetako bat Arabako Udalei zuzenduta dagoen honako hau da: Araba Dantzarien Biltzarrak ematen dituen ARABA DANTZA izeneko ikastaroak.
Programa honen bidez, Euskal Dantza ikastaroak egiteko aukera eskaintzen zaie gure herrietako biztanleei.
Ikastaro hauen helburua bertako dantzen jatorria ezagutaraztea eta dantza egitea sustatzea da.
Hainbat dantza biltzen dituen zerrenda bat osatu dugu eta, ikastaroen iraupenari dagokionez, hiru aukera proposatzen ditugu.
Dena den, herrien eskakizunen arabera moldatuko gara.
Ikastaroak euskaraz edo gazteleraz izango dira.
Ikastaroak gure irakasleak libre daudenean baino ezingo dira egin.
Ikastaroak egin nahi izanez gero, Vital Fundazioari eskatu beharko dizkiote Arabako Udalek, Kordoi Etxean (Aiztogile Kalea 24, 01001 Vitoria-Gasteiz) edo telefonoz, 945064355 zenbakira deituz.
Hona hemen aurretik aipatu diren proposamenen zehaztasunak:
IKASTAROAK |
|
DANTZAK |
IRAUPENA |
Larrain Dantza | |
Guardiako Jota eta Jota la Perra | |
Banako, Binako | |
Fandango eta Arin Arin | |
Antzina Pika, Zazpi Jauzi | 1) 6 ordu, 1h 30min-ko 4 saiotan banatuta (egunak) |
Txakolin, Agurra | 2) 7 ordu, 1h 45min- ko 4 saiotan banatuta (egunak) |
Hegi, Imotzeko Eskudantza | 3) 7 ordu, 1h 30min-ko 5 saiotan banatuta (egunak) |
Kontradantzak | |
Ezkuernagako makil jokoak | |
Eskudantzak | |
Arrastariako entradillak | |
Jaurrieta, Trinidad de Kuartango | |
Lantzeko Zortzikoa | |
Herriaren eskakizunak |