Gaur 1813

image_large

Berrehun urte betetzen dira Jose Bonapartek gidatutako gudaloste frantsesak eta Wellington-eko dukeak gidatutako gudaloste britainiar, espainol eta portugaldarrak borrokatu zirela Gasteizen. Arabako Dantzarien Biltzarrak dantza ikuskizuna prestatu du, orduko Gasteiz-en kokatua, gertakariak gogoraziko dituena. Ekainaren 14an Gasteizko Principal antzokian eskainiko da emanaldia.

1813ko ekainaren 21ean gertatu zen Espainiako Independentzia Gerraren azken bataila handia. Gudate krudela izan zen Gasteizkoa. Guztira 12.500 hildako izan ziren, 8.000 frantziarrak eta besteak aliatuen gudalosteetakoak. Frantziarrek Espainian harrapatutako altxorrak zeramatzaten, eta bataila galduta ihesean joan ziren haiek utzita. Aliatuek frantses errejimentuak jazarri beharrean altxorra (urrea, zilarra…) harrapatzen aritu ziren, eta horrek zer esan handia eman zuen, guda bataila horretan bertan bukatzeko aukera galdu baitzuten.

Iker Ortiz de Zaratek da Gaur 1813 ikuskizunaren zuzendaria, Natividad Lopez de Uraldek egin du gidoia, eta Arantzabela Ikastola, Eguzkilore, Gaztedi-Zuiatarrak, Haize, Odon de Apraiz Ikastola, Urkabustaiz eta Ortzai dantza taldeek parte hartuko dute bertan.

936719_10151873554620910_1633499926_n