Archivo de la categoría: Uncategorized @eu

OLARIZU DANTZAN !

Irailaren 15ean Olarizun erromeria ospatuko da.

Egun horretarako antolatuta dagoen egitarauaren barruan, Araba dantzarien biltzarrak antolatuta eta Gasteizeko udalaren parte- hartzearekin batera, ‘jantzi dantzan’ parte hartzeko gonbidapena luzatu nahi dizuegu.

Dakizuenez, Oketa Alai Dantza Taldearen eskutik egingo dugun Dantza Plazan parte hartuko dugu, 18:00ean, iturriaren ondoan, ohiko erara jantzita.

Jantzita joatera animatzen ez bazarete ere Dantza Plazan parte- hartzeko aukera duzue.

Olarizuko zelaietan ikusiko gara!!

EGITARAUA

 

 

 

 

 

 

ARABAKO JAIAK

«Arabako Jaiak, San Prudentzio eta Estibalizko Andre Maria 2025» programaren barruan, Arabako Dantzarien Biltzarrak Arabako Foru Aldundiarekin lankidetzan dihardu jarduera hauetan:

  • Koadrilen Erakustaldiaren barruan, Dulantziko Haize Dulantzi Dantza Taldeak euskal dantza emanaldia egingo du.

Apirilaren 26an, 12:00etan, Gasteizko Probintzia plazan San Prudentzio eguna.

  • Maiatzaren 1ean, 12:30ean, Erromanikoaren Interpretazio Zentroan, Estibalizko santutegian (Araba).

Animatzen zaituztegu jarduera hauetara eta jai hauetarako programatutako gainerako jardueretara joan zaitezten.

Arabako Jaien Egitaraua

GORBEIALDEKO DANTZARIEN VIII. TOPAKETA

Apirilaren 12an, larunbata, Gorbeialdeko Dantzarien VIII. Topaketa ospatuko da Aramaion.

Gorbeialdea kuadrilako 5 dantza-talde elkartuko dira bertan: Zigoitiako Oketa-Alai dantza-taldea, Urkabustaizko Triskari dantza-taldea, Zuiako Bidabarri eta Zuiako Dantzariak dantza-taldeak, eta azkenik, Aramaioko Lagun-Artean dantza-taldea.

Ekitaldiaren aurretik herriko kaleetan zehar kalejira egingo dute, eta, ondoren, 17:30etan, ekitaldiari hasiera emango zaio.

Aurtengo ekitaldiaren gaia Arabako dantzak izango da, eta, beraz, Arabako herri desberdinetan jatorria duten dantzak dantzatuko dira.