Urtez
urte, dantzari oro zitazio bat daukate Estibalizeko
Zelaietan, Arabako aurresku eta dantza sueltoko txapelketan
parte hartzeko.
Txapelketa dantzarien agendan lekua hartzen joan da,
eta gaur egun, Euskal Herriko txapelketa garrantzitsuenetariko
bat dugu.
Antzina Euskal Herrian erabiltzen ziren jantziekin eta
parte hartzaileen orden zorrotz batekin, dantzari oro
aurreskua dantzatzen hoberenak direla frogatzen saiatzen
dira, baina ez edozein erara, baizik eta, oso modu berezian
egin behar dute: arabako aurreskua dantzatuz. Modu berean
gertatzen da, txistularien eta trikitilarien musikaz,
bikote guztiek erakusten dute jota bat zein ondo dantzatu
daitekeen, baina guztion dakigun bezala Estibalizen
dantzatzen den jota patroiari ohore ematen diona dugu,
Arabakoa alegia.
|