titulo concurso
 
 
TXAPELKETAKO ONARRI NAGUSIAK


XXI ARABAKO DANTZA SUELTOKO TXAPELKETA - Maiatzak 1, 12etan. Estibaliz (mapa ikusi).

Datorren Maiatzaren 1ean eguerdiko 12:00 etan Estibalizko Ama Birjinaren Monastegian “ARABAKO DANTZA SUELTOKO XXI. TXAPELKETA” ospatuko da, ARABA DANTZARIEN BILTZARRAk antolatua eta ARABAKO FORU ALDUNDIAk babestua.

OINARRIAK

. Aipatutako txapelketan 16 urtetik gora dituzten bikoteek parte hartu dezakete eta derrigorrezkoa izango da Euskal usariora jantzita parte hartzea (bi dantzariak barne 16 urte beteta).

. Txapelketa hasi baino lehenago, bikoteen zozketari ekingo diogu, zein ordenean dantzatuko duten jakiteko.

. Dantzarien ekitaldiak banakakoak izango dira eta txistulariak eta trikitilariak egongo dira (7 urrats).

. Epai mahaiak honako hauek hartuko ditu kontutan: urratsak, bateratasuna, aurkezpena eta erritmoa.


. Parte hartu nahi duten aurreskulariek, izen ematea web orrialde honen bitartez egin beharko dute, atal honetako izen ematearen sailean. Izenemateak Apirilaren 8tik Apirilaren 25ra arte izango da.

. Bakarrik 15 bikote parte hartu ahal izango dute, beraz, bikote gehiago izena ematen badute aukeratutako lehenengo 15 bikoteak izango dira parte hartzaileak. Epaimahaiaren emaitzak apelaezinak izango dira.

SARIAK

  1. – 350€.–. irabazle bakoitzarentzat, trofeoa, txapela eta zapia.
   2. – 290€. irabazle bakoitzarentzat.
   3. – 230€. irabazle bakoitzarentzat.
   4. – TROFEOA arabako bikote hoberenarentzat.
   5. – TROFEOA hobeto jantzita dagoen bikotearentzat

Bestalde, parte hartzen duten bikoteei 90 € dieta emango zaie, dantza mota desberdinetan parte hartzaileek izan ezik, dieta bat bakarra jasoko dutelarik.

XXI ARABAKO ARRESKU TXAPELKETA - Maiatzak 1, 12etan. Estibaliz (mapa ikusi).

Datorren Maiatzaren 1ean eguerdiko 12:00etan Estibalizko Ama Birjinaren Monastegian “ARABAKO DANTZA SOLTEKO XXI. TXAPELKETA” ospatuko da, ARABA DANTZARIEN BILTZARRAk antolatua eta ARABAKO FORU ALDUNDIAk babestua.

OINARRIAK

. Aipatutako txapelketan 16 urtetik gora dituzten aurreskulariak parte hartu ahal izango dute. Derrigorrezkoa izango da Euskal usariora jantzita parte hartzea.

. Txapelketa hasi baino lehenago, aurreskulariak zozketari ekingo diote, zein postutan dantzatuko duten jakiteko.

. Dantzarien ekitaldiak banakakoak izango dira eta antolaketak ipinitako txistularien esku egongo da soinua.

. Arabako aurreskua baloratuko da.

. Epai mahaiak honako hauek hartuko ditu kontutan: dantzaren jatortasuna, dantzatzeko era, arintasuna eta erritmoa.

. Parte hartu nahi duten aurreskulariek, izen ematea web orrialde honen bitartez egin beharko dute, atal honetako izen ematearen sailean. Izenemateak Apirilaren 8tik Apirilaren 25ra arte izango da.

. Bakarrik 15 aurreskulari parte hartu ahal izango dute, beraz, lehenengo 15 aurreskulariak soilik aukeratuko ditugu. Epaimahaiaren emaitzak apelaezinak izango dira.

SARIAK

 
1. – 200€. irabazlearentzat, trofeoa eta txapela.
   2. – 170€. irabazlearentzat.
   3. – 130€. irabazlearentzat.


Bestalde, parte hartzen duten bikoteei 50€ dieta emango zaie, dantza mota desberdinetan parte hartzen dutenei izan ezik, dieta bakarra jasoko dutela.

Ekitaldiaren ordena hurrengoa izango da, 12tan Arabako Dantza Askatuaren Txapelketa hasiko da eta hau bukatzean, ordu definiturik gabe, Arabako Aurresku Txapelketa hasiko da.

DANTZARIEN ERREGISTROA ETA ZOZKETA:
Goizeko 11,15etan bertatutako dantzarien erregistroa egingo da eta bi txapelketen dantza ordenerako zozketa egingo da


volver