titulo autoctono
 
 

PIPAÓN

DANZAS

PIPAÓNgo DANTZAK. Ver indumentaria
Urtean bitan herrian dantzatzen dira: Bat, abuztuaren 16an, Roke Deunaren ohorez. Bestea, irailaren 14an, “Santa Cruz de la Exaltacion” herriko jaietan. Dantza hauek gerlari izaera daukate eta gaur egun dantza batzutan makilak nola erabiltzen diren ikus dezakegu.

ERREMENTARIAVer partituraDescargar música, 1,3 Mb

Gerlari eta nekazari izaera daukan palukada edo trokeoa da, dantzaren une batean lurra lantzea simulatzen baita. Dantzaren hitza hurrengo hau da:

El herrero y el barbero
el cura y el sacristán,
hacen los hijos a medias
y los parten por San Juan.

El herrero Pedro Mulo,
una cruz de plata halló,
por hacer un cristo de Ella
en la fragua la metió.

MAKILEN DANTZAVer partituraDescargar música, 1,5 Mb

Dantza honetan dantzariak, makilak gorantz dituztelarik, hauen behetik behin eta berriz pasatzen dira. Garaileen dantza bat dela ulertzen da.
Honako hau esaten du:

La masa ya está hecha,
y la hornera no está
pa cuando ella vuelva,
la masa se perderá.

Foto representación de la danza de los palos

TAMPARRANTAN Ver partituraDescargar música, 1,7 Mb

Dantza hau alaia eta bizienetariko bat da.

Tamparrantan
las uvas están verdes,
Tamparrantan
ya se madurarán,
Tamparrantan
que tocan a misa,
Tamparrantan
que tocan a entrar

ARBOLA DANTZAVer partituraDescargar música, 2,3 Mb

Pipaonen galdetzen badugu zer den haientzat dantza hau, aterpea, fruituak, beroa, lana eta atsedenaldia ematen dien benerazio bat dela esango digute. Agian, horregatik, tontor altuenean “el Mingalanillo” izeneko panpin batekin apaintzen dute, sokak tiraka eginez dantzarazten dutena.

CASTAÑUELAVer partituraDescargar música, 1,5 Mb

Castañuelaren azken dantza hau (bi desberdin) laguntasun bezala erabiltzen da.

Al jardín va la niña,
chumba la va llámala,
que ella dormida está,
llámala, llámala
que ya se despertará.

Pipaongo dantzariekin beti joaten den CORTEJO deritzonarekin ezin gara ahaztu, “Las Capas” izenakoa. “Cortejo” hau honako hauek osatzen dute: Alkatea, Epailea, eta Vera Cruz Ermandatearen Abadea, guztiek kapa beltzak eramaten dituztenak. 40. eta 50. urtetan, herriko ekitaldi nagusi guztietan (mezak, prozasioak, etabar), udaletxeko batzarkide guztien artean behartua zegoen jantzia zen kapa hura.
Kapa hauek belaunik belaunera jarauntsi egiten ziren, mutil ezkongaien ostilamendua osatuz.
“Cortejo”-aren ikusgarriena Agureen bikotea da. Aitonak “carbonera” alkondara darama, sakuta sorbaldan eta larruzko bota arruntak. Amonak soineko beltza baska osoan farfailekin apainduta, mantila luzea eta mantu besoan.
“Cortejo”-a beti ixten dutenak hiru emakume gazte dira, gona gorria eta berdea, alkandora zuriak eta jakatxo beltzak “pasamaneriarekin” azpilduretan apainduta eta zapi gorri bizi bat daramatenak. Emakume ezkonduak soineko zuria darama (bakarrik festaren 4. egunean jazten zuena, ezkonduen eguna zela eta; eta ihauterien asteartean ere bai).

JANZKERAVer indumentaria

Pipaongo zortzi dantzariek distira osoz alkandora zuri, lepoan bolante duena, loreduna mahuketan, “sayuela pasamaneriarekin” eta urrezko litsak , praka motz zuriak koloretako zintekin alboetan jasota, belaunetaraino galtzerdiak alpargata zurien eta gorrien zintekin pasatua eramaten dute. Eta bukatzeko, buruan korapilatua zapi bat. “Katximorro”a bere gonaren kolore urdinagatik eta lore urdinak mahuketan eta aginte makila bat borla urdinak eta gorriak eramateagatik bereizten da.

atzera