Esango bagenizuen lehenengo aldiz erromerian Olarizu Mendira igotzen dugula, seguru asko batek baino gehiago ADBko dantzariak txoratu egin garela pentsatuko zenukete, baina horrela da.
Aurten, lehengo aldiz, Gasteiztar guztiok barneratua dugun ohiturarekin betetzea erabaki dugu, baina era desberdin batera; Olarizuko zelaietara dantzari guztiok elkarrekin joanda, ohiturak esaten duen bezala, askaltzera, ospatzera eta noski, txistu, damboril edo trikitixaren soinuarekin dantzatzera.
Gure aportazio bereziarekin erromeria honi gure birraitonak gonbidatu nahi ditugu eta zelaietara ohiturazko jantziekin jantzita joatera, antzinako giro bat lortu nahian, eta musikak jotzen duenean, dantzatzeak eta ohitura denak bat izatea: JANTZI DANTZA!
EGITARAUA
17:00. Kalejira Olarizuko etorbidetik.
18:00. Denok dantzara Olarizuko zelaian.
18:45. Askaria.