titulo autoctono
 
 

BIASTERI


Biasteri ekainaren 23 eta 24an dultzainaren doinua entzun dezakegu etengabe. Egun hauetan San Juan jaia ospatzen da. 16 dantzari egoten dira, 8 neska eta 8 mutil eta hango jantzi txuri-gorriekin ohoreak egiten dizkiote komitiba munizipalari kalejira bat eginez eta loreak oparituz. 23an arratsaldeko 5etan katxiak dantzariak gidatzen dituela plazatik ateratzen dira alkatearen bila bere etxera joateko eta udaletxeraino laguntzeko. Gauza bera egiten dute sindikoarekin gaiten doinuaz lagunduta. Plazan daudenean dantzariek lore sorta bat oparitzen diete. Orduan sindikoak bandera hartzen du eta San Juan elizara joaten dira denak. Elizara sartzen diren azkenak dantzariak dira eta barrura doazenean dantzan joaten dira Pilar Birginarenganaino heldu arte. Hemen sindikoak baniera altzatu eta udaletxean egin ez duen bezala lehenengo aldiz apaldu egiten du. Ondoren dantzariak eta gaita doinuak alde batera utzi gabe San Juan-eko aldarea joaten dira eta ospakizuna berriro errepikatzen dute.

DANTZAK

KALEJIRA EDO SAN JUANEKO IBILBIDEA, ARKUAK, ARBOLA REN DANTZA ETA JOTA.Ver indumentaria Ver partitura Descargar música


San Juan lepogabeko makil-dantza ere nabarmendu egiten da eta abuztuaren 28 eta 29an ospatzen da.

BIASTERIKO ARKUEN DANTZAVer partitura

Beste arku-dantzen antzekoa da. Ez dira dantza honi buruz datu zehatzik aurkitu baina Arabako dantzarien biltzarrak dantza berpiztu zuen Gegorio Ormaetxearen partitura batetik, eta honek probintzia osotik dantza zabaltzea ekarri zuen. Badaude galdera eztabaidagarri batzuk, adibidez, nola non eta zergaitik antzezten edo jotzen den dantza hau, batez ere zein den partitura originala, baina dantzariek “alpargaren” partitura hartu dute hau zabalduz eta hau da ARABAKO dantzak I ean aurkitu dezakeguna.
Zortzi neska eta zortzi mutilek binaka dantzatzen dute figura desberdinak eginez: bidanako lerroak, lerro bakarra edo korroan, gaiten zoinuarekin dantzatuz arku txuri-gorriak eskuetan dituztela dantzariek.

BIASTERIKO JOTAVer partitura

Ebroko Erriberan dagoen jotaren antzekoa da, jota laia eta herrikoaia da eta boribil batean jarrita dantzatzenda. Zegurazki dantza hau plaza dantza batetik datorkigu.

 

Dantzaris interpretando la danza típica de Laguardia

atzera