DANTZAK
KOARTANGOKO
TRINITA TE DA.
Erromeria moduan dantzatzen dute Korpus egunean jai
honetara joaten diren guztiek.
Koartangoko bailaran Guibijo eta Guillarte mendi zerrak
elkartzen diren mendian dagoen Trinitate ermitan ospatzen
da.
Echar la danza esatean, neska eta mutilek
korro bat osatzen dute dantza egiten, ondoren Castillo
edo Torre-a egiten dute, goian ailegatzen
denak bailarako herri guztiak goraipatuz.
Musika hasi, eta bikoteek eskutik helduta erlojuz kontrako
norabidean hartuz borobil bat osatzen zuten; musikaren
zati hau bukatuta musikarien ondoan bikote nagusiena
gelditzen zen. Eskuak askatu, eta neska nagusienak aukeratutako
mutil aurrean dantzatzen zuen (mutilak txapela ipintzen
zion buruan). Eskuak gerrian ipinita, musikako bigarren
zatia hasten zen; hurbilduz eta urrunduz dantzatzen
zuen, hiru buelta egin eta erreberentziaz bukatzen zuelarik.
Neska bere lekura joanda berriro hasten zen musika.
Gero bigarren neska nagusienak gauza bera egiten zuen.
Hiru aldiz errepikatzen zen osoa.
JANZKERA
Herriko nagusienek diotenez garai horretako janzkera
erabiltzen zen. Dena den, Sebastiana Aguinacok eta Obdulia
Ortiz de Zaratek emandako datuei esker, neskek belauneraino
gona urdina edo beltza eta atorra txuria eramaten zituztela
jakin ahal izan da. Neskak brodatzen baldin bazekien,
bere inizialak brodatuak ezartzen zituen, bestela, ezer
ipini gabe eramaten zuen; abarka txuriak eta galtzerdi
beltzak (ingles modura puntua eginda), ilea
nahiz eta luzea izan, motots bat eginda orraztuta eramaten
zituen. Mutilek berriz, alkondara txuria eta praka urdinak
edo grisak (garai batean marradunak ere), abarka txuriak
eta txapela beltza janzten zituzten. Arropa hau urteko
modaren arabera aldatzen zen; horrela, urte horretan
neskak trajea egin izan bazuen, horrekin dantzatzen
zuen. Beraz, izaten zuten arropa hoberena eramaten zuten.
Arropa aipatuta, berria ez zuten neskek horrela esaten
zuten: como el que me quiere y adora no está
aquí y ahora.
Dantzak (fandangoek),Gaztelua-k eta agintariei
agurrak Santa Eulalia ermitan Koartangoko erritoak osatzen
dituzte.
|