Archivo de la categoría: Uncategorized @eu

KARTEL TXAPELKETA «XIII. ARABAKO FANDANGO ETA ARIN-ARIN KOREOGRAFIA TXAPELKETA «

Arabako Dantzarien Biltzarrak, “XIII. ARABAKO FANDANGO ETA ARIN-ARIN KOREOGRAFIA TXAPELKETA ” kartel lehiaketarako deialdia zabaldu nahi du, 2024ko abenduaren 14an Gasteizen ospatuko den euskal dantza emanaldirako.

300 euroko saria du, eta irudi irabazlea, 2024ko ekitaldiko komunikazio eta publizitate euskarri guztietan erabiliko da.

Deialdi honetan parte hartu nahi dutenek, azaroaren 15era arte aurkeztu ahal izango dute kartela.

10 kartel aurkeztu dira lehiaketara, eta kartel irabazlea hau izan da:

OINARRIAK

 

VITAL ARABAN ZEHAR

2024ko irailaren 15a, igandea

ZUHATZU KUARTANGO (Kuartango Lab antzerkia).  13:00h.

Dantzak. Oketa Alain dantza taldea.

———————————————————————————–

2024ko irailaren 22a, igandea

DURANA (Sologana kultur-etxea). 13:00h.

Dantzak. Eguzkilore dantza taldea.

OLARIZU DANTZAN !

Irailaren 9an Olarizun erromeria ospatuko da.

Egun horretarako antolatuta dagoen egitarauaren barruan, Araba dantzarien biltzarrak antolatuta eta Gasteizeko udalaren parte- hartzearekin batera, ‘jantzi dantzan’ parte hartzeko gonbidapena luzatu nahi dizuegu.

Dakizuenez, Oketa Alai Dantza Taldearen eskutik egingo dugun Dantza Plazan parte hartuko dugu, 18:00ean, iturriaren ondoan (ikusi mapa), ohiko erara jantzita.

Jantzita joatera animatzen ez bazarete ere Dantza Plazan parte- hartzeko aukera duzue.

Olarizuko zelaietan ikusiko gara!!

MAPA