Archivo de la categoría: Uncategorized @eu

Arabako XXVII. Aurresku eta Sueltoko Txapelketak 2019

Pasaden maiatzaren 1ean, San Prudentzio eta Estibalizko Andre Mariaren jaialdiak direla eta, Estibalizko Santutegian, “XXVII DANTZA SUELTOKO TXAPELKETA” eta “XXVII AURRESKU TXAPELKETA” ospatu egin ziren, Arabako Dantzarien Biltzarrak antolatuta eta Arabako Foru Aldundiaren babesarekin. Ekitaldi horretan Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako dantzari desberdinek parte hartu zuten, honako hauek irabazleak izan zirelarik:

– 2019ko Aurresku txapelketa:

● GORKA ETXEANDIA RODRÍGUEZ (Araba, Gasteiz)

– 2019ko Dantza sueltoko txapelketa:

● SARA CHAVES LARRIMBE (Araba, Gasteiz)
● GORKA ETXEANDIA RODRÍGUEZ (Araba, Gasteiz)

– Arabako bikote onenaren saria:

● SARA CHAVES LARRIMBE (Araba, Gasteiz)
● GORKA ETXEANDIA RODRÍGUEZ (Araba, Gasteiz)

– Janzkera onenaren saria:

● SARA CHAVES LARRIMBE (Araba, Gasteiz)
● GORKA ETXEANDIA RODRÍGUEZ (Araba, Gasteiz)

ZUBEROAN BARRENA, DANTZAZ JARE

Duela sei urte hasi ginen Euskal Herri osoko ibilbide hau eginez NAFARROAN BARRENA, DANTZAZ JARE…! emanaldiarekin.

Aurreko urteetan Gizpuakoa, Araba, Bizkaia eta Lapurdiko dantzak ekarri ditugu Gasteizko kaleetara.

Aurten iparralden jarraituz «ZUBEROAN BARRENA, DANTZAZ JARE…!» ekitaldia egingo dugu Zuberoako traje eta dantza ezberdinekin Gasteizko erdialdea girotuz.

Larunbat honetan, apirilaren 13ean, arratsaldeko 19:00etan Probintzia plazan hasi eta erdialdeko kaleetan zehar ibiliko gara.

XXXI. Arabako Eskolarteko Euskal Dantza Topaketa.

Datorren Apirilaren 6an Arabako Eskolarteko Euskal Dantza Topaketaren XXXI. edizioa ospatuko da.

Jaialdia Andre Maria Zuriaren plazan hasiko da 17:30tan eta eguraldi txarra egiteotan  saioa Aranalde polikiroldegian burutuko da ordu berdinean.

5 eta 15 urte arteko 200 dantzari inguru parte hartuko dute. Arabatik Haize, Eguzkilore, Oketa Alai, Arantzabela Ikastola, Adurtza Dantza taldea izango dira parte hartzen duten taldeak  eta Bizkatik, Portugaletetik, Berriztasun Dantza taldea.

Goizeko 12:00 eta 14:00 bitartean, Adurtza auzoko kaleetan zehar, Berriztasun Dantza Taldeak eta Adurtza Dantza taldeak dantzatzen arituko dira, eguraldi txarra egiteotan  saioa Adurtza Ikastola polikiroldegian burutuko da 12:00etan.

Dantza topaketa hau Arabako Dantzarien Biltzarrak antolatua dago Vitoria-Gasteizko Udalaren babesarekin eta Vital Kutxa, Artepan eta Kaikuren laguntzarekin batera.

Arabako Dantzari Eguna

Datorren Ekainak 12an  “XXXIX ARABAKO DANTZARI EGUNAospatuko dugu Labastidan,  ARABAKO DANTZARIEN BILTZARRA, Federación de Danzas Vascas en Álavaantolatuta,  Arabako Foru Aldundia babesle,  Labastidako Udalaren laguntzarekin eta  Caja Vitalaren Gizarte Ekintzarekin. Bertan Arabako 500 dantzari baino gehiago  ospatuko dute elkarrekin arabar folklorea. Dantza gure kulturaren adierazpen gorena da eta horrelaxe erakutsiko digute Dulantzi, Murgia, Izarra, Campezo etab.arreko dantzariek, eta Vitoria-Gasteizkoek noski.

EGITARAUA:

10.00etan dantzarien topaketa.
10.30etan kalejira.
11.00etan plaza ezberdinetan dantza emanaldiak.
17.00etan dantzaldia «Krossko»-rekin.