ZUBEROAN BARRENA, DANTZAZ JARE

Duela sei urte hasi ginen Euskal Herri osoko ibilbide hau eginez NAFARROAN BARRENA, DANTZAZ JARE…! emanaldiarekin.

Aurreko urteetan Gizpuakoa, Araba, Bizkaia eta Lapurdiko dantzak ekarri ditugu Gasteizko kaleetara.

Aurten iparralden jarraituz “ZUBEROAN BARRENA, DANTZAZ JARE…!” ekitaldia egingo dugu Zuberoako traje eta dantza ezberdinekin Gasteizko erdialdea girotuz.

Larunbat honetan, apirilaren 13ean, arratsaldeko 19:00etan Probintzia plazan hasi eta erdialdeko kaleetan zehar ibiliko gara.