XLIII. ARABAKO DANTZARI EGUNA

Aurtengo Arabako Dantzari Eguna ekainaren 6an Arabako Argantzon herrian ospatuko da.

Adin guztietako 500 dantzari inguru parte hartuko dugu.

Arabako Dantzarien Biltzarretik ekitaldian egongo diren taldeak  hauek izango dira:

  • Adurtza Dantza Taldea (Gasteiz)
  • Aiara Dantza Taldea (Amurrio)
  • Arantzabela Ikastola (Gasteiz)
  • Eguzkilore Dantza Taldea (Gasteiz)
  • Errekabarri Dantza Taldea(Gasteiz)
  • Haize Dantza Taldea(Dulantzi)
  • LaguardiaKO Dantza Taldea (Guardia)
  • Ioar Dantza Taldea (Kanpezu)
  • Jare Dantza Taldea (Gasteiz)
  • Jeiki Dantza Taldea(Agurain)
  • Oketa Alai Dantza Taldea(Zigoitia)
  • Untzueta Dantza Taldea(Areta)

Egun horretako egitaraua:

  • 12:15 Kalejira
  • 12:30 Ekitaldia
  • 18:00 Erromeria
  • 20:30 Arabako Dantzari Egunaren amaiera.

Eta egingo diren dantzak:

  • Agintariena
  • Trinidad de Kuartango
  • San petrike (x6)
  • Entradillas de Arrastaria
  • Sol, mi, fa, sol
  • Paloteado de Villabuena, Castañuelas
  • Salinas
  • Zinta dantza de Pipaon
  • Jota el ciego
  • Gasteizko Zortzikoa (popularra)
  • Txulalai (popularra)

Ekitaldia Arabako Dantzarien Biltzarrak antolatua dago eta Arabako Foru Aldundia,Vital Kutxa eta  Argantzoneko Udaletxearen babesarekin.

Argantzon hurbiltzera eta gurekin batera Euskal Herriko dantzekin gozatzera animatzen zaituztegu.