All posts by S/M

OIER ARAOLAZA ARRIETA

Aurreskua gizonezkoen dantza izan al da historikoki? Tradizioan emakumeek dantzatu al dute aurreskurik? Ehun urtez indarrean izan den ikuspegi faltsu batek ukatu egiten zuen emakumeek aurreskua dantzatzen zuenik, baina gaur badakigu historian ere emakumeek dantzatu dutela aurreskua.
Euskal dantzan zenbait belaunalditan nesken eta mutilen dantzak bereizi izan ditugu. Eta nesken jantziak eta mutilen jantziak. Dantza egiteko moduak ere bereizi izan ditugu: mutil moduan dantzatu; neska moduan dantzatu. Baina nondik dator bereizketa hori? “Beti” izan dira nesken eta mutilen dantzak, janzkerak eta dantzakerak? Eta ez bada betidanikoa, noiztik eta zergatik banatzen dira euskal dantzak horrela? Euskal dantzetan emakumeak eta gizonezkoen rol estereotipatuak (janzkera, errepertorio eta dantzakera bereiziak) noiz eta nola eraiki ziren aztertuko dugu.

JANTZARI “TRADIZIOA ETA PAREKIDETASUNA”

Arabako Dantzarien Biltzarrak JANTZARI “TRADIZIOA ETA PAREKIDETASUNA” dokumetalaren proiekzioa antolatzen du, Iurretako dantzariek egina.

Azaroaren 12an, ostirala, arratsaldeko 19.00etan, Zigoitiako Gizarte eta Kultur zentroan (Bengolarra kalea 1.A zk. – 01138 Ondategi (Araba). Sarrera doan edukiera bete arte.

Vital Fundazioak babestua, bai eta Zigoitiako Udalaren eta Oketa Alai Dantza taldearen kolaborazioarekin.

Dokumentala euskaraz izango da, gaztelerazko azpitituloekin.

Sinopsia

2018ko San Migel jaietan dantzaren tradizioa inoiz baino biziago dagoela erakutsi zuten neska eta mutilez osatutako talde bat lehenengoz plazara irtenda.

Talde hori izango da dokumentalaren protagonista: Iurretako dantza talde nagusia osatzen duten zortzi neska-mutilak.

Bost urtean behin herriko dantza talde denak Urrixena jaialdian batzen dira Iurretan.

Ospakizun hor Ospakizun horretan lehenengoz parte hartuko dute debutatu berriek (talde parekideak) beste belaunaldi batzuetako dantzariekin batera. Entseguak, egun horretako prestaketak, eta plazan bizi duten emozioa izango da dokumentalaren haria. Tarteka, Iurretako behinolako dantzarien testigantzak, ikerlarien iritziak eta beste hainbat lekukotza jasoko dira.

OIER ARAOLAZA ARRIETA

Aurreskua gizonezkoen dantza izan al da historikoki? Tradizioan emakumeek dantzatu al dute aurreskurik? Ehun urtez indarrean izan den ikuspegi faltsu batek ukatu egiten zuen emakumeek aurreskua dantzatzen zuenik, baina gaur badakigu historian ere emakumeek dantzatu dutela aurreskua.
Euskal dantzan zenbait belaunalditan nesken eta mutilen dantzak bereizi izan ditugu. Eta nesken jantziak eta mutilen jantziak. Dantza egiteko moduak ere bereizi izan ditugu: mutil moduan dantzatu; neska moduan dantzatu. Baina nondik dator bereizketa hori? “Beti” izan dira nesken eta mutilen dantzak, janzkerak eta dantzakerak? Eta ez bada betidanikoa, noiztik eta zergatik banatzen dira euskal dantzak horrela? Euskal dantzetan emakumeak eta gizonezkoen rol estereotipatuak (janzkera, errepertorio eta dantzakera bereiziak) noiz eta nola eraiki ziren aztertuko dugu.

ERAKUSKETA “NONDIK NORA FOLKLOREA?”.

 Eusko Lorak eta Jauzika kultura-elkarteek “Nondik nora folklorea?” Gasteizera ekartzea ahalbidetu dute.

Arabako Dantzarien Biltzarrak antolatuta, Gasteizko Udalak  babestua, eta  Vital Fundazioaren kolaborazioarekin.

Urriaren 30tik azaroaren 27arte irekita egongo da Hegoalde Gizarte Etxeko erakusketa aretoan (Alberto Schommer Kalea, 10 01006 Gasteiz).

Egunero: Goizeko 8:30etatik etan gaueko 21:30ak arte.

Erakusketa honek lantzen duen gaia folklorea zigiluetan da. Juan Antonio Urbeltz folkloristak eta Roberto Etxebarria musikariak parte hartu eta kontakizun labur bat idatzi dute erakusketarako.

Guztira 800 zigilu inguru daude ikusgai.

“NONDIK NORA FOLKLOREA?” ERAKUSKETA

 Eusko Lorak eta Jauzika kultura-elkarteek “Nondik nora folklorea?” Zigoitira ekartzea ahalbidetu dute.

Arabako Dantzarien Biltzarrak antolatuta eta Vital Fundazioak babestua, bai eta Zigoitiako Udalaren eta Oketa Alai Dantza taldearen kolaborazioarekin.

Irailaren 20tik urriaren 17rarte irekita egongo da Zigoitiako Gizarte eta Kultur zentroan (Bengolarra kalea 1.A zk. – 01138 Ondategi (Araba).

Astelehenetik ostiralera 10:00etatik 13:00etara eta 16:30etatik a 20:00etara (Iraila)

Astelehenetik ostiralera 10:00etatik 13:00etara eta 16:30etatik a 21:30etara eta larunbatetan 10.30etatik 13.00etara eta 17.30etatik 22.00etara (Urria)

ARGAZKIAK