ZALDUONDO
DANTZAK
DESFILE
ETA "MARKITOS"EPAIKETA.
Zalduondo aipatzea ihauteria aipatzea da: desfilea eta Markitos-i
epaiketa. Kalejirako pertsonaia nagusienetarikoa da hau, paseatu
eta makil baten puntan zintzilik jartzen duten panpina, baita
bere gurasoak diren agurea eta atsoa
ere.
Epaituta izan baino lehen, umeek inguratuta eta txistuak lagunduta,
herriko kalerik kale asto baten gainean ibiltzen da.
Kalejira bukatu eta gero epaiketa dator, urtean zehar herrian
izan diren gaiztakeriak berari leporatuz, herriko eta kanpotik
etorritako jendearen aurrean. Ondoren apaizak zententzia irakurri
egiten du, honetan leporatzen dizkioten salaketa guztiak agertzen
dira.
Erru guztien ardura leporatu eta gero, erre egiten da; horrela
herrian gertatutako maltzurkeri guztiak desagertzen omen dira.
|