titulo autoctono
 
 

YÉCORA

DANTZAK

“Bercijanako” ama birginaren katearen dantza. Ver indumentaria Ver partitura Descargar música
“Bercijanako” birginak, Arabar Errioxan maiatzako bigarren asteburuan eta baita abuztuko hirugarrenean ere ozpatzen den dantzari, izena ematen dio. Berriro topatzen dugu erritual edo prozesio batekin non ama birgina zortzi dantzariz eta katximorroaz lagunduta doan. Prozesioa, maiatzan, ermitatik herriko San Juan elizara, eramaten dute eta abuztuan itzuli.
Prozesioaren ibilbide osoan zehar dantzariek dultzainaren soinura eta bi fila paralelatan dantza hirutan errepikatzen dute sarrera giza erreberentzia bat egin arte. Jarraian bakoitza bere lekuan kastañuelez lagunduta beraien buruari bueltak emanez dantzatzen dute hiru denboratan kontrako filan kokatu arte eta beste hirutan beraien lekura itzultzeko. Gero bikoteka, atzetik aurrera, Birginari begira dantzatu egiten da. Behin bikote guztiak dantzatu dutenean hasierako zatia errepikatu egiten da errebentzian bukatzeko.
Laugarren aldiz dantzatzen denan, Elizako enparantzan, dantza aldatu egiten da: mugimenduak elizatarian itzaroten duen ama birginarantza hurbilduz egiten dira.
Aipatzekoa da gaur egun dantzari taldea lau gizonez eta lau emakumez osatua dagoela, emakumeak bultzatuta dantza errekuperatu zelako. Orduan, dantzariak ezezik arropak ere aldatu ziren.

Dantzaris bailando frente a la Virgen

JANTZIAK

Hasiera baten, dantzariak gizonezkoak zirenez janzkera ondoko tokietakoa zen, praka, alkandora eta alpargata txuriak , koloretako gonatxoa, gerrikoa, bularrean gurutzatutako koloretako bi banda, eta buruan zapiak. Ikerketa batzuek esaten dute , banden beharrean , garaien arabera, bularretik zapi handi bat eramaten zutela. Eta buruan lorez eta zintez apaindutako txapela.
Egun, emakume eta gizonaren janzkera antzekoa da.: alkondara txuria, praka eta gona txuria, gerrikoa, bularra gurutzatzen duten zintak, zapia buruan eta alpargatak. Mutilek urre koloreko ariarekin jozitako gona urdin bat janzten dute.
Yecorako janzkeran aipatzekoa da Arabar Errioxako jantzi gorri eta txuriak ez diela, baizik eta Patronaren ohorez dantzariek faja, bularreko zintak, alpargeten sokak eta mutilen kasuan bularreko zintak eta lekoko zinta kolore berdinekoa izatea , hots, urdinak, birginak mantoi urdin argia baitarama. Horrek dantzari lilura edo behintzat berezitasuna ematen dio.

atzera