SALINAS DE AÑANA
DANTZAK
AÑANAKO DANTZAK.
Horrela ezagutzen da herri honen folklorea: Encuentro
de los estandartes, Quema de Judas, Danza
de San Isidro, Jota de La Perra, Santa
Águeda, Ihauteria eta El Pingajo
.
Maiatzaren 14an, San Isidro bezperan meza ostean San
Isidro dantza egiten da (La marcha de Judas,
dantza bera eta Jota de la Perra).
SAN ISIDRO
Dantza ikustean koreografia aipatu beharra dago. Bikoteek
eskuak helduta eta arin-arin erritmoaz bikote baten beso azpitik
pasa eta gero, zirkulu bat osatu arte dantzatzen dute. Orduan,
korro honen erdian neska bat ipintzen da, mutilek musikak
markatzen duen erritmoari jarraituz buru gainean txapela ipintzen
diotelarik. Bitartean, honek ere dantza egiten du ekilibrio
mantenduz, bukatzerakoan txapela guztiak airera botatzen dituen
bitartean gora oihukatuz. Gero, bikoteak hasieran
bezala jartzen dira arin-arin pausoa egiten.
JOTA DE LA PERRA
Normalean San Isidro eta gero dantzatzen den erritmo
biziko eta alaia arin-arina da. Bikoteka eta bi zirkulu osatuz,
mutilak barrukoan eta neskak kanpokoan, vals modukoa
dantzatzen denean zirkulu bakar bat egiten dantzatzen da.
|