ERABILPENA ETA BIDALKETA
Pertsona orok txartela aurkeztu beharko du, Araba Dantzarien Biltzarreko dantzari edo begirale gisa egiaztatuko duena, Federazioko zerbitzuak eta eragile laguntzaileak erabili nahi dituen guztietan..
Txartelak Araba Dantzarien Biltzarreko Batzarrak ateratzen du, bere tramitaziorako honakoak behar direlarik:
- Partaide zaren taldeko arduradunak erregistroan izena ematea.
- Federatuaren NAN zenbakia derrigorrezkoa da. Ez balu, jaiotze data ordezkatuko lioke.
- Berriki ateratako argazkia bat.
- Urteko kuotaren ordainketa.
Txartelaren balioak eskola-urteko izango da, urritik hurrengo urteko irailerarte.
Txartelaren eskaera jarritako epetik kanpo aurkeztean ere, kuotaren ordainketa osoa egin beharko da.
Jabean ez den beste pertsona batek txartela erabiltzea araudia hausteak dakar, ohartarazpen disziplinarioa ekarriko lukeena.
Txartela galduko balitz, berehalakoan dagokion taldeko arduradunari jakinarazi beharko dio.
Txartela galtzeak bere berritzerako dakarren kostu ekonomikoa bere gain hartzen du.
KUOTAK ETA INSKRIPZIOAK
Izen-emateak taldeko arduradunak egin beharko du, edo ez balego, taldeko begiraleak egingo luke, Araba Dantzarien Biltzarrak eskatzen dituen bitartekariak betez, taldeak edo elkarteak baimena eman ostean.
Izen-ematea Federazioko taldeetako baten bitartez egingo da beti, begiraleak eta gizabanakoak hala eskatzen duenean izan ezik, eta beti ere Batzarraren onespenarekin.
Kuoten diru bihurketa federatuen izen-ematea egiten denetik hilabetera egingo da.
Diru-sartzea taldeko arduradunak egingo du, federazioari jakinaraziz kuoten diru-sartzea eginda dagoela.
MAILEGUAK
Materiala egunka uzten da eta itzultze data jasotzerako orduan zehazten da. Garaian ez itzultzeak isuna ekarriko du eguneko edo frakzioka.
Zehapenak:
- Araba Dantzarien Biltzarreko usadio eta helburuen kontrako jarrera.
- Berankortasuna materiala itzultzean.
- Baimenik gabe, barneko kontsulta egiteko, eskaintzen den materiala hartzea.
- Materialaren, instalazioen edo azpiegituren narriadura.
- Federazioko langileenganako edo agente kolaboratzaileenganako errespetu falta.
|